Victor Mendizabal «lider sozial eta etnikoa» izan zela dio hari buruzko ikerlanak
Duela ia urtebete jakinarazi zuten Ordiziako Udalak eta Victor Mendizabal Fundazioak, enpresari ordiziarraren izena daraman beka Marcelo Irianni eta Jon Ander Ramos ikerlariei emango ziela. Harrezkero, Mendizabalen bizitzaren inguruko informazio eta material ugari lortu dute. Etorkin izatetik zuzendari izatera, masatik erreferentera. Victor Mendizabal, ekaitzean itsasargi izenburupean argitaratuko dute lan hori. Ikerlan horren asmoa, Mendizabal «Euskal Herrian zein Argentinako Panpan bizi izan zen urteetako agerlekua eta koiuntura berreskuratzea» dela azaldu dute egileek. Ikerlanak agerian uzten duen ideia nagusia, Mendizabal «immigrante arrunta izatetik lider sozial eta etniko» izatera iritsi zela da. Gainera, «irakaskuntzarekin, eta oro har, kulturarekin lotura duten jarduerak garatzeko irrika» zuela diote. Informazio eta dokumentazio hori guztia lortzeko, Mendizabalen familiarengana jo dute Iriannik eta Ramosek. «Ordiziar honen berezitasuna agerian uzten duten dokumentu pertsonalak eta argazkiak» aztertu dituzte. Horietako asko, Mendizabal zenaren birbilobei esker lortu dituzte. Dokumentu horiek «Mendizabalen ezaugarriak zehazten lagundu digute». Familiako kideei egindako elkarrizketek eta Mendizabalen bibliografiak agerian utzi dituzte, egileen ustez, «enpresari jarduerari beti gailendu zitzaion gizatasuna eta premiarik handiena zutenekiko konpromisoa». Orain arte bildutako datuei esker jakin dute XX. mendearen hasieran Llavalloleko Euskal Etxea ikastetxe eta babes-etxea sortzerako garaian parte hartu zuela, eta beste hainbat ongintza lanetan ere aritu zela, besteak beste Laguntasuna elkartean edo Mendizabalen [...]
Duela ia urtebete jakinarazi zuten Ordiziako Udalak eta Victor Mendizabal Fundazioak, enpresari ordiziarraren izena daraman beka Marcelo Irianni eta Jon Ander Ramos ikerlariei emango ziela. Harrezkero, Mendizabalen bizitzaren inguruko informazio eta material ugari lortu dute. Etorkin izatetik zuzendari izatera, masatik erreferentera. Victor Mendizabal, ekaitzean itsasargi izenburupean argitaratuko dute lan hori.
Ikerlan horren asmoa, Mendizabal «Euskal Herrian zein Argentinako Panpan bizi izan zen urteetako agerlekua eta koiuntura berreskuratzea» dela azaldu dute egileek. Ikerlanak agerian uzten duen ideia nagusia, Mendizabal «immigrante arrunta izatetik lider sozial eta etniko» izatera iritsi zela da. Gainera, «irakaskuntzarekin, eta oro har, kulturarekin lotura duten jarduerak garatzeko irrika» zuela diote.
Informazio eta dokumentazio hori guztia lortzeko, Mendizabalen familiarengana jo dute Iriannik eta Ramosek. «Ordiziar honen berezitasuna agerian uzten duten dokumentu pertsonalak eta argazkiak» aztertu dituzte. Horietako asko, Mendizabal zenaren birbilobei esker lortu dituzte. Dokumentu horiek «Mendizabalen ezaugarriak zehazten lagundu digute». Familiako kideei egindako elkarrizketek eta Mendizabalen bibliografiak agerian utzi dituzte, egileen ustez, «enpresari jarduerari beti gailendu zitzaion gizatasuna eta premiarik handiena zutenekiko konpromisoa».
Orain arte bildutako datuei esker jakin dute XX. mendearen hasieran Llavalloleko Euskal Etxea ikastetxe eta babes-etxea sortzerako garaian parte hartu zuela, eta beste hainbat ongintza lanetan ere aritu zela, besteak beste Laguntasuna elkartean edo Mendizabalen izena daraman fundazioan.
Ikerketa, «gero eta argiago»
Marcelo Irianni Zalacain eta Jon Ander Ramos, unibertsitateko irakasleak dira, lehena Buenos Airesen eta bigarrena Euskal Herriko Unibertsitatean. Victor Mendizabal Fundazioak eta Ordiziako Udalak ikerketa beka hori atera zutenean, Euskal Herritik Argentinara jo zuen gizon haren inguruan ikertzeko aukera ikusi zuten.
Hilabete hauetan, Mendizabalen inguruko dokumentazioa eta material ugari bildu eta aztertu dute, eta baita euskaldunek Ameriketara emigratu zuteneko material bibliografiko ugari ere. Dokumentazioa aztertzeko epea «aurreratuta» dagoela diote, eta horri esker, Mendizabalen izaera «gero eta argiago» ikusten ari dela. Proiektuari hasieran jarritako izenburua ere egokia dela uste dute, izan ere, Mendizabal «erreferente izan zen bai Argentinako euskaldunen artean,












