Aritz Lasak eta Jon Ander Albisuk binakako lehen mailako txapelketa jokatuko dute
Atzo goizean aurkeztu zuten pilotako lehen mailako binakako txapelketa. Aurten bi goierritar ariko dira bertan hasieratik: Aritz Lasa urretxuarra eta Jon Ander Albisu ataundarra. Lasak Zubietarekin osatuko du bikoa; Albisuk Berasaluze VIII.ekin.
Txapelketa luzea izango da. Ligaxkan hamalau partida jokatuko ditu bikote bakoitzak. Irujo-Barriola (Aspe) eta Olaizola-Beroiz (Asegarce) dira faboritoak. Xala-Laskurain, Aritz Lasa-Zubieta, Titín III-Merino II, Arretxe II-Begino, Bengoetxea VI-Apraiz eta Berasaluze VIII-Albisu dira gainontzeko bikoteak.
Bai Lasa eta bai Albisu lehenengo urtez ariko dira lehen mailako binakakoan. Ataundarrak gainera, txapelketa irekiko duen partida jokatuko du, etzi, ostiralean, Sestaon. Olaizola II.aren eta Beroizen aurka jokatuko du, Pablo Berasaluzerekin. Lasak astelehenean hasiko du txapelketa, Xalaren eta Laskurainen aurka.












