
Abenduaren 9an eta 10ean San Adriango kobara egindako bisita gidatuen inguruan balorazio «ona» egin dute Zegamako turismo bulegokoek. Egun batean zein bestean 09:03ean irten ziren Zegamako turismo bulegotik, eta kotxez joan ziren Aldaolaraino. Egokit...

Aurten ere nazioarteko korrikalariak espero dituzte antolatzaileek Abenduaren 31n Beasainen egiten duten San Silbestre lasterketan parte hartzeko izen ematea irekita dago. Izena www.kirolprobak.com helbidean eman behar da, abenduaren 29a baino le...

Larunbat goizean, hilak 17, ziklo kross proba egingo dute Legazpin. Gipuzkoako Txapelketa gisa berreskuratu du proba Telleriarteko txirrindulari elkarteak. Maila guztietako txirrindulariak batuko dira Legazpin. 10:00etan egingo dute txikienen prob...

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrilaren 8an egingo dute urtero Ipar Euskal Herriko ikastolen alde Goierriko ikastolek Ordizian antolatzen duten saioa. Abenduaren 24 eta 25a, eta abenduaren 31 eta urtarrilaren 1a asteburuan direnez, emanaldia Errege egunaren ondorengo asteburuan egitea erabaki dute antolatzaileek. Bi saioa egingo dituzte aurten ere pailazoek Zazpikoloroa emanaldia aurkezteko, lehena 16:00etan eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak datorren astelehenean, hilaren 19an, jarriko dituzte salgai, 7 euroan. Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa gidari zutela, gaur goizean aurkeztu dute Ordizian pailazoen jaialdia. Mirian Calvo Ordiziako Jakintza ikastolako ordezkaria, Ana Eizmendi eta Sheila Isidro Lazkaoko San Benito ikastolako ordezkariak, Ixabel Etxeberria Urruñako (Lapurdi) ikastolako ordezkaria, Gema Elorriaga Ziburuko Kolegioko (Lapurdi) administrazio kontseiluko ordezkaria, eta Agus Zinkunegi antolatzailea izan ditu lagun Porrotxek. Ikuskizunean lortutako dirua Ziburuko kolegioan kirola egiteko kantxa bat egiteko erabiliko dute. Sarrerak salgai astelehenetik aurrera Sarrerak datorren astelehenean jarriko dituzte salgai, ondoko lekuetan: Ordizian, Villa Eugenia eraikinean salduko dituzte hilaren 19, 20 eta 21ean, 17:00etatik 19:00etara, eta hilaren 22tik aurrera Majori kiroldegian izango dira, harik eta sarrerak agortu arte; Lazkaon, Gerriko liburu-dendan salduko dituzte; Beasainen, Andramendi ikastolan, eta 21etik aurrera Antzizar tabernan; Segurako Elorripen, Itsasondoko Kaxintanen eta Zaldibiako Joxepanen ere salgai izango dira sarrerak.

Hilaren 23ra arte egongo da indarrean; elkarteko dendetan erosketak egiteagatik hainbat sariren zozketan parte hartzeko aukera izango da.

Beñat Iturrioz gazteak, Xabier Padin lagunarekin batera zuzendu duen Ataun of the dead laburmetraia aurkeztuko du larunbatean Zumalakarregi Museoan, iluntzeko zortzietatik aurrera. Ondoren, laburmetraia proiektatuko dute museoko tailerrean, eta gero filmari buruz eztabaidatzeko aukera izango du bertaratzen denak. Sarrera doan izango da, eta plaza mugatuak daude. Mikel Alberdi Zumalakarregi museoko arduradunak jakitera eman duenez, 100 lagunentzako lekua izango da. Interesatuek 943 88 99 00 telefono zenbakira deitu behar dute edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi. Museora bertara ere joan daitezke erreserba egitera. Filma Ataunen girotuta dago, eta 20bat minutuko iraupena du. Euskal zonbien lehen pelikula euskalduna eta umoretsua da. Lehendakaritzara abertzalea ez den agintaria iritsi denez, bi zientzialari karlistek Zumalakarregi jenerala berpizteko saiakera egingo dute pelikulan «euskal politikan fundamentua» jarri dezan. Tartean Ataunera kutsatutako Idiazabal Gazta bat iritsiko da, eta ataundarrak zonbi bihurtuko dira. Arkeologoak lanbidez Ataunen, Jentilbaratzako indusketa arkeologikoan lanean ari zirela -arkeologoak dira lanbidez- bururatu zitzaien zonbiei buruzko filma egitea. Ideia sortu, garatu eta grabatu egin zuten. Filmaren erdia Ataunen dago grabatuta eta beste erdia Hernanin. «Txindokin ere hartu nahi izan genituen agerraldi batzuk, baina ezinezkoa izan zen, eta Adarra mendira jo genuen», dio Iturriozek. Grabazio lanetan ari zirela jendearen arreta piztu zuten eta batzuk ausartu ziren zer zen eta noiz [...]

Gabonetako apaingarriak egiten ikasteko ikastaroa, ipuin kontaketa, eta Olentzereron bisita izango dira gaurtik aurrera Urretxuko liburutegian.

Amiantoaren balizko kutsadura saihestea, gaixotutako zein hildako guztiei dagozkien eskubideak bermatu eta aitortzea, eta hainbat hamarkadatan amiantoarekin gertatukoa ez errepikatzea. Hiru ildo horiexek dira «etsai isilaren» aurka egiteko gakoak, LAB sindikatuko osasun alorreko Gipuzkoako arduradun Iker Espolosinen arabera. Ordiziako jubilatuen zentroan Amiantoaren eragina Goierrin goiburua zuen hitzaldia egin zuen herenegun Espolosinek, CAFeko enpresa batzordeko Imanol Urrestarazu eta Jon Garcia lagun zituela. Garcia amiantoaren biktimak biltzen dituen Asviamie elkarteko kide ere bada, eta entzuleen artean ere bazeuden mineral horrek kutsatuta hildako zenbait langileren senideak ere. Goierri eskualde «oso industrializatua» da, eta horren ondorioz, amiantoaren arazoa «tamainakoa» da, LABeko kidearen arabera. Amiantoak 3.600 baino erabilpen gehiago izan ditu, eta horietako gehienak «eraikuntzaren sektorean eta industrian» izan dira. «Isolamendurako, frikziorako, balaztetan, enbrageetan, makinaria eta ibilgailuetan, labeetan, iturgintza hodietan… erabili izan da amiantoa, eta beraz, pentsa dezakegu, Goierrin asko erabili izan dela amiantoa». Hala ere, Espolosinek zehaztu du Goierri ez dela salbuespena, eta antzeko egoera dagoela Gipuzkoako beste eskualdeetan ere, industria asko duen herrialdea delako. CAFeko borroka eredu Iazko urrian CAFeko enpresa batzordeak eta Asviamie elkarteak Amiantoarenei eskulturaren aurrean egindako ekitaldi batean gaitz horren ondorioz hildako lankideak omendu zituzten, eta datu bat ere eman zuten: Beasainen, ofizialki, 18 langile direla amiantoaren eraginez hildakoak. «Goierrin [...]

Larunbatean, abenduaren 10ean, Olentzeroren bila joan ziren gabiriarrak. Kortan geratu ziren 15:30ean eta Aztiri aldera abiatu ziren. Mapa bat zuten Olentzeroren txabola aurkitzeko eta hura jarraituz aurkitu zuten. Han zegoen Olentzero bere laguntzailearekin. Ume guztiak banan-bana magalean hartu eta bakoitzarekin hziketalditxoa egin zuen. Ondoren eskutitzak bere zakuan sartu zituzten. Olentzeroren abestia kantatu eta itzuli ziren etxera

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zerbitzuak alerta laranja egoera iragarri du biharko, eta hori kontuan hartuta, Ordiziako Udaltzaingoak etxeko balkoietan eta leihoetan dituzten tresnak kentzeko deia egin diete herritarrei. Haize-bolada i...

25 euroko bonoak kultur produktuetan 40 euroko gastua egiteko aukera eskaintzen du, Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatzen duten antzerki denboraldirako bonoa...

Legazpiko Agenda 21eko Herritarren Foroak urteko azken bilera egingo du bihar. Herriko auzoak elkartuko dituen autobusaren proiektua izango dute bertan mintzagai. 18:30ean elkartuko dira udaletxean. Udalak 2012. urterako duen erronka nagusienetakoa her...

Balentin Odriozola harakin azpeitiarrak irabazi du gaur goizean Ordizian jokatu den Euskadiko XIV. Txistor lehiaketa. Bigarren saria Iruñeko Borja harategiak jaso du, eta hirugarrena Oiartzungo Etxekoak Hestebeteak lantegiak. Guztira 46 harakinek aurkeztu dituzte txistor sortak; 34 gipuzkoarrak ziren eta 12 nafarrak. Epaimahaikideek zortzi txistor aukeratu dituzte finalerako (4 gipuzkoar eta 4 nafar), eta denak dastatu ondoren, sari nagusia Odriozolari ematea ebatzi dute. Epamahaia Goierriko eta Goierriz kanpoko sukaldari ezagunek osatu dute, eta tartean bazen nobedade bat, izan ere, Aitor Lopez Rekarte futbolari ohiak aurreneko aldiz parte hartu du epaile gisa.

Erdi txantxetan, erdi serio, esan izan da Zaldibiak kale bakarra duela, herrigunea goitik behera zeharkatzen duen Santa Fe Kalea, hain zuzen. Ofizialki Lizardi kalea ere badagoen arren, ostiraletik aurrera kaletegia bikoiztu egingo da, Artxanberri kalea inauguratuko dutelako, etzi 19:00etan, udalak antolatutako irekiera herrikoiarekin. Azken urteotan eraikitako etxe-multzoaren lotailua da Artxanberri Kalea, Santa Feren paralelo doana, mediku-etxetik gora. Haurrentzat jolas parkea ere egin dute urbanizazioan. Kalea izendatzeko hartu duten pertsonaia gogoan izango dute irekiera ekitaldian. Patxi Iraolak hitz batzuk esango ditu Artxanberriz, nor izan zen gogoratzeko edo ikasteko. Haurren bertsoek eta alkatearen hitzek osatuko dute ekitaldia. Lunch-ik ez da banatuko, euskal presoen eskubideen alde burutzen ari diren baraualdiari keinu egiteko. Artxanberri, artzain-bertsolari Migel Frantzisko Zubeldia Aldasoro zuen sehaskako izena Artxanberrik, Zaldibiako Ernaritzaga Goikoan jaioa, 1894an. Altzora (Gipuzkoa) ezkondu zen, eta han hil zen, 1974an. Artzaina zen lanbidez, eta hortik erantsi zioten goitizena (artzai berri-tik). Azeri ehizan ere aritzen zen. Bertsolari txinpartatsua zen, saio ofizialetan gehiegi ibili ez arren, herri mailan eta lagun artean estimatua, eta hargatik ospez Goierriz urrutirago ezaguna. Haren omenez Artxanberri Saria bertso txapelketa antolatu eta jokatu zuten Zaldibian, 1970eko hamarkadatik aurrera. Rufino Iraolak honela laburbildu du Artxanberriren jatorria, Goierriko Bertso Eskolarentzat egindako lan batean. «Artxanberri zen Zaldibiako baserri [...]

Goierriko mus txapelketa jendetsuenetakoa izan ohi den Moskorrak lehiaketa larunbatean jokatuko da, Lazkaon, 31. aldiz. Izena Gerriko liburu-dendaren aurrean eman behar da, 15:30ean. Jokoa 16:30ean hasiko da. Zortzi erregera, eta zortzi hamarreko hiru ...

Gabon kantuen lehiaketan 180 lazkaotarrek parte hartu zuten, joan zen larunbatean, Areria antzokian ospatu zen jaialdian. Lehiaketa izena bazuen ere, azkenean guztiek jaso zuten sari bana. Deialdia herritar ororentzat irekia den arren —izan haur, hel...