Balkoietako eta leihoetako tresnak kentzeko deia egin du Udaltzaingoak
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zerbitzuak alerta laranja egoera iragarri du biharko, eta hori kontuan hartuta, Ordiziako Udaltzaingoak etxeko balkoietan eta leihoetan dituzten tresnak kentzeko deia egin diete herritarrei. Haize-bolada i...
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zerbitzuak alerta laranja egoera iragarri du biharko, eta hori kontuan hartuta, Ordiziako Udaltzaingoak etxeko balkoietan eta leihoetan dituzten tresnak kentzeko deia egin diete herritarrei. Haize-bolada indartsuak iragarri dituztenez, lorontziak eta arropa zabaltzeko tresnak etxe barrura sartzeko gomendioa eman dute, balizko istripuak saihestu ahal izateko.












