Gipuzkoako ziklo kross txapelketa Legazpin egingo dute, zapatuan
Larunbat goizean, hilak 17, ziklo kross proba egingo dute Legazpin. Gipuzkoako Txapelketa gisa berreskuratu du proba Telleriarteko txirrindulari elkarteak. Maila guztietako txirrindulariak batuko dira Legazpin. 10:00etan egingo dute txikienen prob...
Larunbat goizean, hilak 17, ziklo kross proba egingo dute Legazpin. Gipuzkoako Txapelketa gisa berreskuratu du proba Telleriarteko txirrindulari elkarteak. Maila guztietako txirrindulariak batuko dira Legazpin. 10:00etan egingo dute txikienen proba; 11:00etan gazteena; 12:00etan 23 urtez azpikoena eta 13:15ean Master mailakoena.
Euskal Herriko ziklo kross zirkuituan punta-puntan dabiltzan Egoitz Murgoitio edo Iñaki Lejarreta ez dira Legazpin izango, «eta horrek lasterketa ireki egingo du» dio Vizcayek, «maila berdindu egingo da eta ikuskizuna handiagoa izango da». Euskal Herriko txirrindulariez gain, Espainiakoak edo Frantziakoak ere etorriko dira Legazpira.
Txirrindulari legazpiarrak ere izango dira, Telleriarte elkarteko taldekoak: Ander Ibarguren, Imanol Ugarte eta Julen Agirreburualde. Talde berekoa diren Iker Conejo eta Aitor Izagirre zalantzan eta min hartuta daude, hurrenez hurren. Bestelakoan, parte hartzea «ona» izango dela aurreikusi dute.













