Lazkaon 180 lagunek girotu dute Gabon giroa, kantu lehiaketarekin
Gabon kantuen lehiaketan 180 lazkaotarrek parte hartu zuten, joan zen larunbatean, Areria antzokian ospatu zen jaialdian. Lehiaketa izena bazuen ere, azkenean guztiek jaso zuten sari bana. Deialdia herritar ororentzat irekia den arren —izan haur, hel...
Gabon kantuen lehiaketan 180 lazkaotarrek parte hartu zuten, joan zen larunbatean, Areria antzokian ospatu zen jaialdian. Lehiaketa izena bazuen ere, azkenean guztiek jaso zuten sari bana.
Deialdia herritar ororentzat irekia den arren —izan haur, heldu, bikote, familia nahiz talde— umeak izan ziren ugarienak. Haurren hemezortzi talde irten ziren oholtzara, eta helduen bat. «Gabon kantuak aitzakia hartuta larunbat arratsaldean ordubete ederra pasa genuen elkarrekin», azaldu dute elkartetik.
Orijinaltasunez landu dute zenbaitzuek kantu saioa, aurten. Frantzisko Areso musikari lazkaotarraren Alaitasun handia pieza abestu zuen talde batek. Beste batzuek beraiek sortutako bertsoak musikatu dituzte. Kantuaren lagungarri dantza, antzerkia eta gozoki banaketa izan ziren.
Hurrengorako gazteak eta helduak animatzeaz gain, antolakuntza taldea sortzea egoki ikusi du Goierriko Euskal Eskolak.












