Moskorrak mus lehiaketan 2.200 eurotik gora banatuko dituzte saritan
Goierriko mus txapelketa jendetsuenetakoa izan ohi den Moskorrak lehiaketa larunbatean jokatuko da, Lazkaon, 31. aldiz. Izena Gerriko liburu-dendaren aurrean eman behar da, 15:30ean. Jokoa 16:30ean hasiko da. Zortzi erregera, eta zortzi hamarreko hiru ...
Goierriko mus txapelketa jendetsuenetakoa izan ohi den Moskorrak lehiaketa larunbatean jokatuko da, Lazkaon, 31. aldiz. Izena Gerriko liburu-dendaren aurrean eman behar da, 15:30ean. Jokoa 16:30ean hasiko da.
Zortzi erregera, eta zortzi hamarreko hiru ustelera jokatuko da txapelketa. Bikoteko 30 euro ordaindu behar da sarrera.
Aurreneko zortzi bikote sailkatuek jasoko dute sariren bat. Dirutan guztira 2.250 euro banatuko dute. Bikote irabazleak 1.200 euro eta txapelak jasoko ditu; bigarrenak 600 euro; hirugarrenak 300 eta laugarrenak 150 euro.
Lazkaoko lehenengoek bi txuleta dituzte, baita lehen neskek edo bikote mistoak ere.












