San Silbestre proban parte hartzeko izen emate epea irekita dago
Aurten ere nazioarteko korrikalariak espero dituzte antolatzaileek Abenduaren 31n Beasainen egiten duten San Silbestre lasterketan parte hartzeko izen ematea irekita dago. Izena www.kirolprobak.com helbidean eman behar da, abenduaren 29a baino le...
Abenduaren 31n Beasainen egiten duten San Silbestre lasterketan parte hartzeko izen ematea irekita dago. Izena www.kirolprobak.com helbidean eman behar da, abenduaren 29a baino lehen. Besaingo kaleetan zehar, hamar kilometro egin beharko dituzte aurten ere parte hartzaileek. Proba, 12:00etan hasiko da, eta aurten ere nazioarteko hainbat korrikalarik parte hartuko dutela iragarri dute.
400 korrikalariko muga
Lasterketa Beasaingo Beti Bizi elkarteak antolatuko du beste urte batez, eta parte hartzaile kopurua 400 korrikalarira mugatu dute. Parte hartzeko 14 urte beteta edukitzea beharrezkoa izango da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, lehen 30 sailkatuek sari ekonomikoa jasoko dute.













