Urtarrilaren 8an izango da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioa
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrilaren 8an egingo dute urtero Ipar Euskal Herriko ikastolen alde Goierriko ikastolek Ordizian antolatzen duten saioa. Abenduaren 24 eta 25a, eta abenduaren 31 eta urtarrilaren 1a asteburuan direnez, emanaldia Errege egunaren ondorengo asteburuan egitea erabaki dute antolatzaileek. Bi saioa egingo dituzte aurten ere pailazoek Zazpikoloroa emanaldia aurkezteko, lehena 16:00etan eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak datorren astelehenean, hilaren 19an, jarriko dituzte salgai, 7 euroan. Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa gidari zutela, gaur goizean aurkeztu dute Ordizian pailazoen jaialdia. Mirian Calvo Ordiziako Jakintza ikastolako ordezkaria, Ana Eizmendi eta Sheila Isidro Lazkaoko San Benito ikastolako ordezkariak, Ixabel Etxeberria Urruñako (Lapurdi) ikastolako ordezkaria, Gema Elorriaga Ziburuko Kolegioko (Lapurdi) administrazio kontseiluko ordezkaria, eta Agus Zinkunegi antolatzailea izan ditu lagun Porrotxek. Ikuskizunean lortutako dirua Ziburuko kolegioan kirola egiteko kantxa bat egiteko erabiliko dute. Sarrerak salgai astelehenetik aurrera Sarrerak datorren astelehenean jarriko dituzte salgai, ondoko lekuetan: Ordizian, Villa Eugenia eraikinean salduko dituzte hilaren 19, 20 eta 21ean, 17:00etatik 19:00etara, eta hilaren 22tik aurrera Majori kiroldegian izango dira, harik eta sarrerak agortu arte; Lazkaon, Gerriko liburu-dendan salduko dituzte; Beasainen, Andramendi ikastolan, eta 21etik aurrera Antzizar tabernan; Segurako Elorripen, Itsasondoko Kaxintanen eta Zaldibiako Joxepanen ere salgai izango dira sarrerak.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrilaren 8an egingo dute urtero Ipar Euskal Herriko ikastolen alde Goierriko ikastolek Ordizian antolatzen duten saioa. Abenduaren 24 eta 25a, eta abenduaren 31 eta urtarrilaren 1a asteburuan direnez, emanaldia Errege egunaren ondorengo asteburuan egitea erabaki dute antolatzaileek. Bi saioa egingo dituzte aurten ere pailazoek Zazpikoloroa emanaldia aurkezteko, lehena 16:00etan eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak datorren astelehenean, hilaren 19an, jarriko dituzte salgai, 7 euroan.
Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa gidari zutela, gaur goizean aurkeztu dute Ordizian pailazoen jaialdia. Mirian Calvo Ordiziako Jakintza ikastolako ordezkaria, Ana Eizmendi eta Sheila Isidro Lazkaoko San Benito ikastolako ordezkariak, Ixabel Etxeberria Urruñako (Lapurdi) ikastolako ordezkaria, Gema Elorriaga Ziburuko Kolegioko (Lapurdi) administrazio kontseiluko ordezkaria, eta Agus Zinkunegi antolatzailea izan ditu lagun Porrotxek. Ikuskizunean lortutako dirua Ziburuko kolegioan kirola egiteko kantxa bat egiteko erabiliko dute.
Sarrerak salgai astelehenetik aurrera
Sarrerak datorren astelehenean jarriko dituzte salgai, ondoko lekuetan: Ordizian, Villa Eugenia eraikinean salduko dituzte hilaren 19, 20 eta 21ean, 17:00etatik 19:00etara, eta hilaren 22tik aurrera Majori kiroldegian izango dira, harik eta sarrerak agortu arte; Lazkaon, Gerriko liburu-dendan salduko dituzte; Beasainen, Andramendi ikastolan, eta 21etik aurrera Antzizar tabernan; Segurako Elorripen, Itsasondoko Kaxintanen eta Zaldibiako Joxepanen ere salgai izango dira sarrerak.













