Matrikulazio epea irekita dago udal euskaltegian

Udal euskaltegian matrikula egiteko epea irekita dago irailaren 20ra arte. EGA, HABE eta Hizkuntza Eskakizunetako azterketak prestatzeko ikastaroetan eta auto-ikaskuntzako ikastaroetan eman daiteke izena. Mintzalaguna proiektuan, irakurle taldean eta kanpoko ekintzetan parte hartzeko ere eman daiteke izena. Hiru ekintza hauetan doan parte hartuko da. Matrikula euskaltegian egin behar da (Jose Migel Iturrioz kalean), 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara bitartean. Informazio gehiago 943 02 81 00 telefonoan edo euskaltegia@beasain.net helbidean eskura daiteke.  

Beasaingo Hitza

Lizeoko ikasleak asteartean itzuliko dira eskolara

Alkartasuna Lizeoa ikastetxeko ikasleak asteartean (irailak 6) itzuliko dira eskolara, 2011-2012 ikasturteari hasiera emateko. Ikasleek 09:00etarako eskolan egon beharko dute asteartean. Aurten lehenengoz eskolara joango diren bi urteko haurrak aldiz,...

Beasaingo Hitza

Saltokiak modernizatzeko diru-laguntzak eskatu daitezke

Uggasak, Goierri Garaiko merkatariei zuzendutako diru-laguntzak dira, eta irailaren 16era arte dago eskaera epea irekita.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Pirinioetara hiru eguneko irteera antolatu du Ostadar mendi taldeak

Frantziako Arieja departamentura izango da irteera, eta Couserans haranean dagoen Mont Valier erreserba naturalean zehar egingo dituzte ibilbideak hiru egunetan zehar.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Pirinioetara irteera antolatu du Ostadar mendi taldeak iraileko zubian

Frantziako Arieja departamentura izango da irteera, eta Couserans haranean dagoen Mont Valier erreserba naturalean zehar egingo dituzte ibilbideak hiru egunetan zehar.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko bilkura ostegunean

Kimetz emakume elkarteak hileroko elkarretaratzea egingo du ostegunean, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. Isilik egoteak gaizkide egiten gaitu lemapean bilduko dira, 20:00etan, Ordiziako plaza nagusian. Kimetz elkartetik, “emakumeen aurkak...

Ordiziako Hitza

Birmaniari buruzko lana jarri du Casadok sarean

Aitor Casado argazkilari legazpiarrak Birmaniar herriaren inguruko erreportaia prestatu du bere blogean. Ikus-entzunezko erreportaia da, eta biztanleengan oinarrituta dago. Aurrerago beste aspektu batzuk landuko dituzten erreportaiak egingo dituela ere...

Legazpiko Hitza

Arrate Garin Gipuzkoako txapeldun da azkartasuneko segan

Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa nagusitasun osoz irabazi du Arrate Garin legorretarrak. Igandean, Zizurkilen, zortzi segalari aritu ziren emakumezkoen arloan, eta Alazne Etxaburua bigarrenari ia minutuko aldea atera zion Garinek (3:33 denera),...

Aimar Maiz

Olaberriko jaietan otorduek jendetza bildu dute

Lau eguneko festak, urteko jai nagusiak, herenegun bukatu zituzten Olaberrian. Kirol arloari eskainitako eguna izan zen igandekoa, aurreko bi jardunaldietako oturuntzen ondotik. San Joan egunean, ostiralean, herritar asko elkartu zen eguerdiko ekitaldietan. Meza entzun ondoren, pilotalekuan hamaiketako oparoa zegoen denentzat, Udalak eskainia eta Zezilione ostatuak jarria. Mahaika banatuta ehundik gora olaberritar bildu ziren. Aurtengo jaietako izarra gastronomia izan da. Hamaiketakoa ez ezik, iluntzean arkume txuletatxoak erreta saldu zituzten plaza inguruan. Asteburuaren ataria izaki, afari mokadua bertan egin zuten askok. Baita larunbatean ere, sagardo eta talo dastaketen aitzakian. Asier Gandarias irabazle Olaberriko sanjoanetan ohitura den Gipuzkoako txirrindulari itzuliko etapa Asier Gandarias lazkaotarrak (Caja Rural) irabazi zuen, larunbatean. Bezperan hasi zen juniorren itzulia Aian (Gipuzkoa), eta Pello Olaberria mutiloarrak erlojupekoa irabazita jantzi zuen elastiko horia Mikel Aristi bergararraren soinera igaro zen, Gandariasengandik 7 segundora bigarren iritsi baitzen helmugan. Igandean Andoainen berretsi zuen Aristik lidertza, irabazita. Caja Rural talde goierritarrak daukan kemena erakutsi zuen Goierriko errepideetan. Etapa irabazteaz gain, taldekako sailkapenean lidertza hartu du. Mendiko sariketan, bestetik, Iker Azkarate lazkaotarra dago buru. Eguneko ihesaldi aipagarrietan mutilen bat uneoro izan zuen ihesaldietan aurrean. Ojarbi aldeko azken igoerak pasatu zen benetako galbahea. Itzuliko indartsuenak banaka-banaka iritsi ziren Olaberrira, segundoetako tartearekin. Atzo iluntzean bukatu zen Itzulia, [...]

Aimar Maiz

Haurren aurreskurako lehen entsegua, bihar

Ordiziako Jakintza dantza taldeak jakinarazi du bihar egingo dutela Santa Ana jaietako haurren aurreskurako lehen entsegua. Jakintza ikastolaren Villa Eugenia eraikinean izango da, 19:00etan. Bihar esan diete parte hartuko duten dantzari gazteei noiz egingo dituzten hurrengo entseguak.

Ordiziako Hitza

Artiz auzoko etxea botatzen hasi ziren atzo

Artiz auzo zaharreko azkeneko eraikina da atzo botatzen hasi zirena; libre geldituko den eremuan etxebizitza berriak egingo dituzte, 209 guztira, horietatik...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Donostiako nazioarteko triatloi proban izan da Urola Asirauto Plazaola taldea

Igande goizean egin zen proba, bero zakarrak baldintzatuta; Urola Asirauto Plazaola taldeko kideak izan ziren bertan, eta guztiek lortu zuten proba...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Kulturarteko jaialdia egingo dute integrazioaren bidean

Eraldatzenek eta Irrintzik elkarlanean antolatu dute aurten lehen aldiz jaialdia; igandean izango da Santa Isabel jaien egitarauaren barruan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bihar dira Igartza Eguneko dantzen lehen entseguak

Aurtengo Igartza Eguna prestatzeko dantzen lehen entseguak bihar egingo dituzte, 20:00etan, Aurtzaka dantza taldeak Garmendia Otaola kalean duen lokalean. Aurten gainera, talde gonbidaturik ez dela etorriko aurreratu dute, eta Aurtzakakoek ohiko ezpat...

Eskeine Legorburu

Estanda Ordizia, kluben arteko EAEko txapelduna

Espainiako areto futboleko Zilarrezko mailan aritzen den Estanda Ordizia nesken taldeak EAEko kluben arteko txapelketa irabazi du asteburuan Gasteizen. Denboraldia borobildu dute titulua irabazita, eta orain, oporrak hartuko dituzte. Emilio Ortiz eta I...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa