
Beasaingo Loinatz musika eskolan ireki dute matrikula egiteko epea. Aurtengo ikasturtean musikarekin lotutako ikasketak egin nahi dituenak Loinatz musika eskolak Loinazko San Martin plazan duen bulegora joan behar du izenena ematera, 09:00etatik 13:30era bitartean. Astelehena, irailak 5, izango da eskoletan izena emateko azken eguna. Hainbat musika tresna jotzen, musika lengoaia, informatika musikala, musikaren historia, musikaren analisia, eta musikarekin lotura duten ikastaro bereziak egiteko aukera egongo da. Hainbat musika taldetan eta orkestra ezberdinetan jotzeko aukera ere izango dute ikasleek, eta kontzertuak, kantaldiak, entzunaldiak… antolatuko dituzte. Musika eskolako arduradunek jakinarazi dutenez ordea, gitarra, perkusioa, trikitixa, biolina eta kantua ikasteko lekurik ez dago dagoeneko. Gainerako ikasgaietan ere ikasle kopuru mugatua onartuko dute, beti ere izen emate ordena errespetatuz. Izena ematen duten ikasleek datorren astean hasiko dituzte 2011-2012 ikasturteko eskolak. Datorren asteartean, irailak 6, ordutegien banaketa egingo dute 17:00etan, eta eskolak hurrengo egunean hasiko dituzte, irailaren 7an, asteazkenean. Informazio gehiago jasotzeko musika eskolara jo behar da. Telefonoz, 943 02 81 05 zenbakira deituta ere jaso daiteke informazioa, edo musikal@beasain.net helbidera mezua bidalita.

Mexikotik eta Bartzelonatik datozen bi taldek eskainiko dute emanaldia bihar, 20:00etatik aurrera.

17:15etik 20:15era izango da odola emateko aukera Zelai Ariztin; Odol Emaileen elkartetik deialdi berezia egin dute, opor garaian behera egiten baitu...

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburutzak Zeraingo Larraondoko zerrategia Kultura Ondare gisa, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu da. Izendapena Zerainen urtetan zehar lan-eredu izan den auzolanaren ondorio gisa hartu dute zeraindarrek. XIX. mendearen azken hamarkadan eraiki zuten Larraondoko zerrategia Higinio eta Santiago Alustizak. Zerrategi honetan uraren indarra aprobetxatuz lan egin zuten 1960. urtera arte. Ordutik erreka bazterrean isilean egon da zerrategia bisitariak noiz etorriko zain. Zeraindarrak 80ko hamarkadan konturatu ziren herrian altxor ugari zituztela eta horiek berreskuratu egin behar zituztela. Batetik, herriaren nortasuanren isla zirelako, eta bestetik, herriarengandik jasotakoa herritarrei nahiz kanpotarrei erakutsi behar zitzaiela erabaki zelako. Larraondoko zerrategia bertako baserriko familiak eman zion Zeraingo Udalari 100 urteko epean zuen zesio baten bidez. Udalak zerrategia zaharberritu eta balioan jartzeaz gain, epe honetan mantenimendu lanak egiteko ardura hartu zuen eta bisitatu nahi zuen edozeinentzat eskuragarri jarri zuen. Mantentze, zaharberritze, eta balioan jartzeko lanek 8 hilabete iraun zuten. Garai batean zuen itsura mantentzen saiatu ziren zeraindarrak, ahalik eta aldaketa gutxien eginez. Eraikinaren egitura, aldaparoa, errekatxoaren bidea… lehengo eran mantendu ziren. Lan horiek egiteko erabilitako materiala ere bertakoa edo ingurukoa da. Zeraingo Turismo Bulegoak zerrategia bisitatzeko aukera eskaintzen du. Horrexegatik, bertaratu nahi duen edonork asteburu ta jai egunero eguerdiko 12etan, Zeraingo Turismo [...]

Nazioen Munduko Beasaingo taldeko kideek, larunbatean, Larraitzen, egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Bi mila pertsonek irudi ezberdinak osatuko dituzte larunbatean Txindokiren magalea...

zingizango.com• Pasa den ekainaren 23an Armen Alardea ospatu zuten Legazpin. Errikarte Agirre argazkilari legazpiarra jo eta klik ibili zen eta argazkiak Zingi Zango elkartearen webguneko galeriara igo ditu. Azken bost urteetan egin du lan hori Erri...

Duela ia bi urte, 2009an, egin zuen Lukik Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa, eta orduan sortutako pentsamenduak, ikuspuntuak eta iritziak jaso ditu,...

Ekitaldia Zumarragako udaletxean izango da 18:00etan; bertan izango dira eskualdeko udaletako alkateak, eta Uggasa eta Agenda 21etako ordezkariak.