
Caja Rural talde goierritarreko Asier Gandariasek irabazi zuen larunbat eguerdian Legorretako 55. Txirrindulari Proba, Azentzio jaien atariko asteburuko ekitaldietako bat. Goierritarrak jaun eta jabe izan ziren sailkapenean, eta Caja Ruralek erakustaldia egin zuen lehen zazpi postuetan lau txirrindulari sartuta: Gandarias irabazle izan zen, Iker Azkarate lazkaotarra hirugarren, Asier Unanue aramarra laugarren eta Pello Olaberria mutiloarra zazpigarren. Buruntzazpi taldeko Xabier Bengoetxea izan zen bigarren, Gandariasen denbora berean. 80 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulari jubenilek, malda handienak Abaltzisketa eta Gaintza zituztela. Sailkapen osoa: Legorretako 55. Txirrindulari Proba

Etzi, osteguna, Dolomitak mendi multzoaren argazkien emanaldia izango da Itsasondoko Gaztelekuan, 20:00etan. Migel Angel Otsoa de Alda eta Imanol Diaz de Garaio mendizale eta argazkilari legazpiarrek egindako Dolomitak irudi bilduman 2009an Unescok giz...

Amaia Vazquez psikologoak sei urtetik gorako haurren sexualitatearen inguruan hitzaldia egingo du bihar, asteazkena, Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskolan, 18:30ean hasita. Guraso Elkarteak antolatu du ekitaldia. Hitzaldiak dirauen bitarterako haurtzain...

Andoni Tolosa Morau musikariarekin hitzaspertua egiteko aukera izango da gaur, 18:30ean, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Euskal musikaren historia modernoaz ariko da hizketan, 1961etik 1990era arteko aldiaz. Goierriko Euskal Eskola kultur elkartearen Berrike...

Ostiralean aurkeztuko du Che y Moche taldeak, ''La orquesta funky show'' antzerki musikala Zelai Ariztin, gaur arratsaldean izango dira sarrerak salgai....

Izarrei eta unibertsoari buruzko Izarren Argia izeneko erakusketa dago ikusgai Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan. Peio Goello artista hernaniarrak egindako lanak dira guztiak, eta ekainaren 24ra arte egongo dira ikusgai tabernako hormetan zintzilik. Ezag...

Ordutegi berriarekin jarraitzen dute, urtarriletik hona 17:15 eta 20:15 bitartean egiten dira, betiko lekuan, Zelai Ariztin.

Beasain Institutu Publikoko batxilergoko antzerki taldeko partaideek, Gazte Antzerkiaren 8. Buero saria irabazi dute Bodas de Sangre antzezlanarekin. Euskal Herriko hainbat ikastetxek parte hartu dute txapelketan, eta beasaindarrak lehen postuan sai...

Bihar, apirilak 16, San Migel festei begira euskal dantzen ikastaroa egiteko asmoa dute Ezkion, 10:30etik 12:00etara bitartean. Ezkioko eskola zaharrean elkartuko dira eta deialdia herritar guztiei zabaldu nahi diete. Irakasleak Ainara Zumarraga eta ...

Apirilren 17an, igandean, Dantzari Txiki eguna ospatuko dute Legazpin. 11:00etan hasiko dituzte ekintzak, kalejirak eginez. 13:00etan eta 17:00etan saio bateratuak egingo dituzte Euskal Herria plazan. Honez gain, bihar arratsaldean, apirilak 16, ̶...

Urrezko Aizkolariak banakako aizkora lehiaketaren bosgarren jardunaldian bi goierritarrek parte hartuko dute, bihar, larunbata, Mañarian (19:30ean, frontoian). Xabier Zaldua zumarragarra eta Jesus Mari Lasa legorretarra daude zortzi lehiakideen artean...

Lazkaoko II. San Prudentzio esku pilota lehiaketa finalei begira geratuko da gaur iluntzean, jokatzeko falta diren finalaurrekoak bukatu eta gero. Bi mailatako partidak izango dira, 19:30etik aurrera, plazako frontoian. Eliteko pilotari afizionatuak di...

Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an bada ere, Lazkaon astebete aurreratu dute eta gaur ari dira ospatzen, GEE Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak antolatuta. Data ofiziala Larunbat Santu egunean egokitu da aurten –opor garaia askorentzat–, eta liburuak %10eko deskontuarekin erosteko aukera eman ahal izateko egingo dute gaur ospakizuna. “Ospatu edo ez pentsatzen aritu ginen, eta azkenean baiezkoa erabaki dugu, jendeari aukera emateko eta liburuak erostera animatzeko”, azaldu du gaur GEEren koordinatzaile Joxepa Madariagak. Liburuaren Egunarekin batera Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren hirugarren aldia eta San Prudentzio festetarako eranskailua ere aurkeztu dituzte. Lazkaoko Gerriko liburu-dendaren aurrean jarri dituzte erakus-mahaiak, liburu sorta ugariarekin. Euskarazko nahiz gaztelaniazko tituluak merkeago eros daitezke, prezioa baino %10 gutxiagoan. Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko beste ekimen bat ere aurkeztu du gaur GEEk: Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina. Euskara elkarteen Topagunea federazioak sustatutako ekimena hirugarren aldiz garatuko dute Lazkaon, apirilaren 23tik uztailaren 23ra. Bitarte horretan ere deskontu aipagarriak eskuratu ahalko dira liburuak erosteko. Kasu horretan euskarazko tituluak soilik izan daitezke. “Euskarazko liburuak irakurtzeko eta erostera animatzeko kanpaina da. Liburutegiko edo etxeko liburu bat irakurri, fitxa bete, eta harekin udal liburutegian %25eko deskontu txartela emango diote irakurleari, gero Gerriko liburu-dendan erabiltzeko. Goierriko Euskal Eskolaren edo Gerrikoren bazkideek %50eko deskontua izango dute”, azaldu [...]

Butak 21 zine klub taldeak gaurko proposatzen duen filmak Mija du protagonista. Bere ilobarekin bizi da Mija eta ustekabean, poesia tailer...

Hiru sindikatuak deituta Peajerik ez, lapurretarik ez lelopean kotxeen eta kamioien karabana egingo dute larunbatean, apirilak 13, Lasartetik Etxegaratera. Goizeko bederatzietan irtengo dira Lasarteko Aierru zerbitzugunetik kotxeak eta kamioiak. Goi...

zingizango.com • Iosu Garaik bere ikusentzunezkoa eskeiniko du gaur, apirilak 15 arratsaldeko 20:00etan Legazpiko Kultur Etxean Honez gain, ikus-entzunezkoez gozatzeko aukera gehiago izango da gaur: • Urretxun M.A. Otsoa de Alda, Dolomitetako irudi...