EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Almitzak Euskal Herriko sega ligaxka antolatu du, Europakorako baliagarri

Zaldibiako Almitza elkarteak Euskal Herriko III. Bakarkako Sega Ligaxka antolatu du, eta izena emateko deialdia zabaldu du. Ligan bildutako puntuen arabera aukeratuko dituzte abuztuaren 20an eta 21ean Esloveniako Cerklje na Gorenjskem herrian jokatuko ...

Aimar Maiz

Gazte Eguna ospatuko du bihar Torto taldeak, Ataunen

Ataungo Torto gazte asanbladak VII. Gazte Eguna antolatu du, biharko. Egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:00etan San Martingo plazan elkartu eta poteoa egingo dute Arrondon, Lizarrako batukadarekin. Eskolan karro lasterketa dute. 14:30ean plazan baz...

Aimar Maiz

Xanbe haur koruak kantaldi berezia du gaur, hamargarren urteurrena eta aro berriaren hasiera ospatzeko

Lazkaoko Xanbe haur abesbatzak kontzertu berezia egingo du gaur, 20:00etan, San Migel elizan. Korua sortu zuteneko hamargarren urteurrena ospatuko dute, eta hasieratik zuzendari izan duen Debora Herreroren agurra izango da. Arantxa Gastesi piano jotzai...

Aimar Maiz

Pello Añorgak ipuinak kontatuko ditu bihar goizean Ataunen, Barandiaran Museoan

Pello Añorga kontalariak ipuinak kontatuko ditu bihar Ataunen. 11:30ean izango da saioa, San Gregorion dagoen Barandiaran Museoan, eta ez hasieran iragarri bezala arratsaldean. Kontu zaharrak eta berriak izeneko kontaketa aurkeztuko du Añorgak bos...

Aimar Maiz

Azpiegiturak amaitzeko epeetan dauden atzerapenak kritikatu ditu PSE-EEk

Beasaingo PSE-EEko kideek, Beasainekin lotura duten azpiegiturak amaitzeko epeetan dauden atzerapenak kritikatu ditu. Fernando Boada bozeramaileak “serietatea” eta “erabakitzeko gaitasuna” eskatu dizkio Markel Olanori, gaur egun...

Eskeine Legorburu

Estanda Ordiziak Valdetires talde galiziarra hartuko du etxean

Estanda Ordizia areto futboleko taldeak partida gogorra jokatuko du asteburu honetan; izan ere, zilarrezko mailako bigarren postuan dagoen Valdetires Ferrol talde galiziarra izango dute aurrez aurre. Ordiziarrek puntuak behar dituzte, play-offetako bor...

Ordiziako Hitza

Korrika Legazpitik

Gotzon Aranburu kazetariak atzoko Korrikaren Legazpiko igaroaren bideoa osatu du: Atzo Goierriko Hitzak grabatutako beste bideo bat: Atzoko eta herenegungo argazki galeriak: • Atzokoa, Korrika Goierri Garaian • Herenegungoa

Legazpiko Hitza

Babes ofizialeko zortzi etxebizitza zozketatuko dituzte gaur Zelai Ariztin

Zazpi etxebizitzen zozketarako 187 eskaera jaso ditu Udalak; zortzigarren etxea gutxituentzako izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hizkuntz Eskolak bihar irekiko du matrikulazio librea egiteko epea

Ordiziako Barrena parkean dagoen Hizkuntz Eskola Ofizialak bihar zabalduko du 2010-2011 ikasturterako matrikulazio librea egiteko epea. Matrikulazio hori ez da ikasturte osoko kurtso batean parte hartzeko, baizik eta eskoletara joan gabe titulua lortu ...

Ordiziako Hitza

Larunbatean jokatuko da Argi Berri elkartearen 34. mus txapelketa

Mus txapelketa azkarren garaiari larunbatean emango diote hasiera Ordiziako Argi Berri elkartean. Buztuntza auzoko elkarteak 34. aldiz antolatu du txapelketa, eta urtero bezala, parte hartzaile asko biltzea espero dute –iaz 135 bikote elkartu ziren–. Txapelketa 16:30ean hasiko bada ere, 16:15erako eman behar dute izena muslari bikoteek, 40 euro ordainduz. Aparkalekua jarriko dute antolatzaileek. Argi Berriko txapelketan lau erregera jokatzen da, eta sei hamarrekoko hiru ustelera. Sor daitekeen edozein arazoren aurrean, epaileen erabakitakoa bete beharko dute muslariek. Sari bikainak aurten ere Sari mardulak daude jokoan. Irabazleek 1.500 euro eta txapelak jasoko dituzte; bigarrenek 800 euro; hirugarrenek 400 eta laugarrenek 200. Bosgarren eta seigarrenek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte, eta zazpigarren eta zortzigarrenek launa afari. Horrez gain, herriko lehen bikoteak bi txuleta irabaziko ditu, elkarteko lehen bikote bi txuleta eta bi botila ardo, eta emakumeen lehen bikoteak ere saria izango du.

Ordiziako Hitza

Lazkaoko udaletxeari erreteila egiten hasi dira gaur

Lazkaoko udaletxean erreteila berritzen hasi dira gaur. Atzo hesitu zuten ingurua. Teilak lehenago kiroldegiko igerilekuaren teilatuan zeudenak aprobetxatuko dituzte, duela hamar-bat urte jarritakoak. Igerileku gainean bi solairu eraikitzen ari dira, e...

Aimar Maiz

Fideletxeko errifan 0584 txartela da sariduna

Erretako Fideletxeko bizilagunen alde saridunik atera ezinik dabilen errifan 0584 zenbakia da azkena atera dena. ONCEren igandeko kupoi sarituko azkeneko lau zifrak dira horiek, eta txartel horren jabeak jasoko du Lazkaoko saskia.

Aimar Maiz

Jolas kooperatiboen saioa izango da bihar Lazkaon

Lazkaoko ludotekan jolas eta joko kooperatiboen tailerra burutuko dute bihar, ostirala. 17:00etan hasiko da, 4 urtetik 12ra bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat. Bi ordu eta erdiko iraupena izango du. Doan da, baina tokiak kontatuak dira. Eskae...

Aimar Maiz

Altzagan mus txapelketa egingo dute bihar gauean

Euskal Herriko III. Mus Txapelketarako baliagarria izango den saioa egingo dute bihar, ostirala, Altzagan. Herriko kanporaketa izango da, eta sailkatutako bikoteak Gipuzkoako jokora pasatuko dira. Bihar 21:30ean hasiko dira musean, Artea elkartean. Ize...

Aimar Maiz

Pardel berrerabilgarriei buruz tailerra etzi Lazkaon

Irriargi elkarteak antolatuta, haurren pisoihal berrerabilgarriei buruz hitzaldia eta tailerra egingo dituzte etzi, larunbata, Lazkaon. Alazne Sotok emango ditu azalpenak, 10:30ean hasita, kultur etxeko erakusketa aretoan. Oihalezko pardelak berrerabil...

Aimar Maiz

Goierriko bola txapelketako lehenbiziko jardunaldia etzi jokatuko da Legazpin

Goierriko bola txapelketaren 23. ekitaldia etzi, larunbata, hasiko da Legazpiko Danantzako bolatokian. Zazpi jardunaldi izango ditu denera, beti larunbatetan. Izena emateko ordutegia goiz eta arratsalde irekiko dute, ordu bana. Jardunaldiak honako herrietan jokatuko dira: Legazpin etzi, eta ondoren segidan Mutiloan, Zerainen, Idiazabalen, Seguran, Olaberrian eta Gabirian. Bukaeran festatxoa egingo dute parte hartutako bolariek apirilaren 2an, Gabirian afaria eginda. Lehiaketa zazpi herrietako batean bukatu ohi da urtero, txandan. 2012an Mutiloan amaituko da. Txapelketako jardunaldien artean tartea egingo dute zapatu batean. Olaberrian martxoaren 5erako tiraldi berezia iragarri dute, Joxe Kerejeta bolari zenaren oroimenez urtero antolatzen dutena. Omenaldi-saio horretako emaitzak ez dituzte zenbatuko azken sailkapenerako. Goierriko bola txapelketan edozein bolarik parte har lezake, ez dago zertan goierritarra izan beharrik. «Goierritarrak eta behetarrak biltzen gara, denera 30-32 bat larunbatero», argitu du Xepeiño Agirre bolari segurarrak. Antolatzen zazpi herrietako bolari elkarteak ibili dira. Afariaz gain, sari ugari jarri dituzte aurten ere bukaerarako. Tiraldiak izaten diren herri bakoitzak 60na euro eta trofeo bana jarriko du, finaleko herriak –aurten Gabiria– 150 euro, txapela eta garaikurra. Denera 600 eurotik gora banatuko dituzte saritan. Saio bakoitzerako izen-emate sarrera 5 euro ordaindu behar da; Legazpiko lehenbizikoan 10 euro jarri behar du lehiaketa osoan aritu nahi duenak, eguneko sarrerako 5 euro [...]

Aimar Maiz

Ainara Gorostizu kazetari ataundarrak irabazi du Debako Tene sarietako bat

Ainara Gorostizuren EtorkiZUnak proiektua saritu dute Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Tene sarietan, sariaren arduradunek Donostian gaur jakinarazi dutenez. Mikel Markezek eta Pako Aristik elkarrekin aurkezturiko Benito, plazer bat izan duk egitasmoa da beste saria jaso duena. 2010eko deialdian aurkeztutako “lanen kalitatea” aintzat hartuta, Tene saria bitan banatzea erabaki du bekako epaimahaiak (Lorea Agirre beasaindar, Elixabete Garmendia ormaiztegiar eta Alberto Barandiaran altsasuar kazetariek osatua). Debako Udalak, berriz, epaimahaiaren eskaria aintzat hartuta, bikoiztu egin du sariaren diru kopurua: 6.000 euro irabazle bakoitzarentzat. Gorostizuk EtorkiZUnak egitasmoarekin immigrazioaren errealitatea etorkinen euren ikuspegitik kontatu nahi du. Markezek eta Aristik, berriz, Benito Lertxundi kantariarekin urteetan egindako bazkari eta bazkalosteko solasetan oinarrituta prestatu dute proiektua. Haren testigantza eta gogoetak modu literario batean jaso nahi dituzte. Egileek urtebete izango dute proiektuak liburu  gauzatzeko, eta 2012an kaleratuko ditu Elkar argitaletxeak. Gorostizu (Ataun, 1981) Euskal Filologian lizentziaduna da, eta euskal prentsa idatzian ibilia: Euskaldunon Egunkaria-n aurrena, eta gaur egun Berria-n. ZuZeu albistari digitaleko kolaboratzailea da. Liburu bat ere badu, Nerea Eliasekin batera: Eta gerra etorri zen. 36ko gerraren eragina Ataungo eguneroko bizimoduan (2008), Gerriko ikerketa saria eskuratu zuena. Aristi (Urrestilla, Azpeitia, 1963) idazle, kazetari eta gidoigilea da, liburu eta erreportaje askoren egilea. Markez (Errenteria, 1971) kantari gisa da batez ere [...]

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa