EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Aisialdian euskararen erabilera bultatzeko ikastaroa egingo dute

Udaleko Euskara Zerbitzuak, aisialdian euskararen erabilera sustatzeko programen inguruko ikastaroa antolatu du. Batez ere, udaleku irekietako begiraleei, dinamizatzaile soziokulturalei eta euskara teknikariei zuzenduta dago. Ikastaroa apirilaren 26tik...

Ordiziako Hitza

Rodriguezek eta Zubiak jokatuko dute Eire xake txapelketako finala

Igande honetan jokatuko dira finalak; Rodriguezek eta Zubiak lehenengo eta bigarren postuak jokatuko dituzte eta Gallegok eta Irurek hirugarrena eta laugarrena.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legorretan leherkaritarako gai gehiago atzeman du Guardia Zibilak, albiste agentzien arabera, eta Zegaman beste gordailu baten bila dabiltza

Guardia Zibilak asteartean Legorretan ETArekin lotuta hasi zuen operazioa gaur ari dira jarraitzen, hirugarren egunez jarraian. Goizean Legorretako Berostegi auzoko bi baserri miatu ditu Guardia Zibilak, eta arratsaldean Zegamara hedatu dute bilaketa. Otzaurteko mendi alde batean leherkari gordeleku baten bila dabiltza. Guardia Zibilaren 300 bat polizia Legorretako Olalde baserriaren inguruetan miaketan aritu dira gaur goizean. Trebatutako zakurrak eta helikoptero bat ere erabili dituzte. Asteartean baserrian bertan atxilotu zuten Aitor Esnaola Legorretara eraman dute, miaketetan presente egoteko. Jakinarazi dutenez, baserriko ikuiluan lurpean zulatutako gordeleku batean aluminio hauts “kopuru handia”, pentrita gehiago eta kordel detonatzailea zeuden. Baserri horren inguruan dagoen beste eraikin batera ere zabaldu dute araketa eremua. Albiste agentzien arabera, polizia iturriak aipatuz, han amonio nitrato “kopuru handia” eta arma motz bat zeudekeen. Legorretako miaketa 12:15 inguruan bukatutzat eman du Guardia Zibilak, eta jarraian Zegamara joan dira, Aitor Esnaolarekin. Otzaurtetik gorako inguru batean zulo bat aurkitu nahian dabiltzala aipatzen dute albiste agentziek. Tortura saihesteko neurririk ez TAT Torturaren Aurkako Taldeak inkomunikazioa kentzeko exijitu zuen atzo Donostian, Gernikako Akordioa sinatu zuten eragileek sustengatuta. EA, ezker abertzalea, Alternatiba, Aralar, EHNE, ESK, EILAS, Hiru eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ordezkariak Espainiako Gobernuaren Donostiako ordezkaritzan izan ziren, Esnaola anaien senitartekoekin batera. TATeko abokatu Ane Ituiñok eskatu [...]

Aimar Maiz

Legorretan atzo atxilotu zituzten bi anaiak Madrilera eraman dituzte, eta inkomunikatuta dauzka Guardia Zibilak

Atzo goizean Legorretan atxilotu zituzten Aitor eta Igor Esnaola Madrilera eraman ditu Guardia Zibilak, eta inkomunikatuta dauzka. ETAren logistika arloko ustezko bi kideen baserrian egun osoan luzatu ziren miaketetan –200 guardia zibilek parte hartu zutela esan du Espainiako Barne Ministerioak– leherkariak egiteko materiala eta dokumentazioa aurkitu zutela zabaldu zen atzo arratsean: 850 nitrato amoniko –ETAk leherkaria prestatzeko erabili ohi du, ongarri kimikoa da–, 13,5 kilo pentrita, hiru detonagailu eta 100 litro erregai dira, berri agentzien arabera, Olalde baserrian aurkitu dutena. Horrez gain, ETAren barne-buletinak eta dokumentazioa zegoela esan dute. Inkomunikazio aldiak iraun bitartean Legorretan egunero elkarretaratzea egiteko deia egin zuen  AAMk. Atzo 19:30erako zegoen lehen deialdia, baina ezin izan ziren plazan bildu, “Ertzaintzak plaza hartuta” zuelako. Lau pertsonari identifikazioa eskatu zien Ertzaintzak. “Ez digute aukerarik eman manifestaziorik egiteko inolaz ere, ezta bilkura sakabanatuak ere. Inongo aukerarik ez”, azaldu du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Atzo 120 bat pertsona joan ziren plazara, iturri beraren arabera. Gaurko eta hurrengo egunetarako 19:30ean biltzeko deialdia mantendu du. Bestetik, atzoko atxiloketen xehetasun gehiago eman ditu AAMk. Aitor eta Igor Esnaolaren senitartekoen aipuak eginez esan du miaketa garaian poliziaren partetik tratua “nahiko ona” izan zela. “Oso-oso luzeak. Ez diete utzi beste senide batzuei laguntza ematen, adibidez umeak [...]

Goierriko Hitza

Arrizabalaga zegamarraren erakusketa ikusgai Zegamako interpretazio zentroan

Ramon Arrizabalaga zegamarrak erakusketa jarriko du ostiraletik (apirilak 15)  maiatzaren 1era bitartean, Zegamako Aizkorriko Ataria interpretazio zentroan.  Arrizabalaga ogibidez arotza izan da jubilatu artean, eta egun ere egurrezko pieza ugari egi...

Estitxu Imaz

Energia aurrezteko ikastaroa egingo dute merkatariek

Herriko merkatariek, energia aurrezteko jardunaldia egingo dute gaur. Ordizian Merkatari Elkarteak, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako industria eta garapenerako departamenduak antolatutako formakuntza saioen barruan egingo dute. Bi orduko saioa izango da,...

Ordiziako Hitza

‘Iratitik Ordesara’ ikus-entzunezkoa ikusgai ostiralean Seguran

Iratitik Ordesara, Pirinioen mendebaldea bailaraz bailara ikus-entzunezkoa emango dute ostiralean, apirilak 15,  iluntzeko zortzietan Segurako kultur etxean. Lan horren egilea Aitor Casado legazpiarra da.

Estitxu Imaz

Beasainek irabazi egin du etxean Baskoniaren aurka

Beasainek Baskoniaren kontra jokatu du gaur etxean eta 1-0 irabazi du. Lehenengo zatian beasaindarren esku egon da partida, baina ez dute bizkaitarren atera iristea lortu. Bigarrenean, 62. minutuan, Arregi eta Endikaren arteko jokaldi batean zelaira sartu berri zen Oruerengana iritsi da baloia eta buruz sartu du etxekoei garaipena eman dien gola. Azken hamar minutuetan Baskoniak presionatu egin ditu beasaindarrak, hala ere, ez da aldaketarik egon markagailuan eta hiru puntuak etxean gelditu dira.

Beasaingo Hitza

Patata tortila lehiaketa, Idiazabalgo San Blas jaien azken txanpa

Azken txanpan dira Idiazabalgo San Blas jaiak, urtarrilak 29an hasi eta bihar bukatuko dira. Gaurkoan patata tortila lehiaketa egin dute, hirugarrena. Plazan jarritako karpan tortilak egiten aritu dira dozena erdi talde inguru eta ondoren bazkaria iza...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Guillermo Aldalur ‘Pikua’: “Soldadutzan soinua jotzeagatik 18 hilabetetik 11 libratu nituen”

Festarako soinujolea ezinbesteko pertsonaia «estimatua» zen garaia ezagutu du Aldalurrek. Erromeria ugari alaitu ditu ‘Pikua’-k, eta Loiola Irratiko lehen grabazioa berari egin zioten. Hatzak moteldu arren, soinujolearen memoria arin-arin darabil. Hari egindako elkarrizketa argitaratu du gaur Gipuzkoako Hitza-k. Aimar Maiz – Lazkao Festa askotan ibiliak istorioak ugari izan ohi ditu kontatzeko, eta halakoxea da Guillermo Aldalur Pikua-ren (Azkoitia, 1933) bilduma: oparoa. Soinuarekin makina bat bazter alaitu ditu, festa jartzea baitzen bere lana. Gaztelako herri batera mando gainean eraman zutenekoa, Madrilen Bilboko Athleticek irabazi zuenean korrika hanka egin behar izan zutenekoa, soinua jotzearen truke soldadutzan lortzen zituen baimenak, Gelatxo, Landakanda, Elosuko eta Aizpurutxoko garaiak… Gila umoregilearekin aritua da, baita Moncloa jauregian ere. Azkoitiko Pikua tabernako semea da Loiola Irratian grabatu zuten lehen musikaria, orain 50 urte. Lazkaon bizi da orain, Legazpin urte asko igaro ondoren. Soinua aspaldian jo al duzu? Tristealdian nabil eta asko ez. Baina tarteka jotzen dut, astebete edo izango da. Organoa jaiero jotzen dut Gabirian. Orain behatzak ez dira lehengo lekura joaten. Pieza jakintsuak moldatzen ditut, baina ez lehen bezala. Nondik datorkizu musikako afizioa? Fraide salesiarretan egon nintzen ikasten eta han musika pixkat ikasi nuen. Etxean, arreba zaharrenarekin zebilen Pedro Elortza, soinujole ona; astero lezioak hartu eta harekin [...]

Aimar Maiz

Cajasolen erreklamazioa aintzat hartu du errugbi federazioak

Cajasol Ciencias Sevilla taldeak La Vilaren aurkako partidan sumatu zituen irregulartasunak direla medio erreklamazioa aurkeztu zuen joan den astean Espainiako Errugbi Federazioan, eta federazioak onartu egin ditu erreklamazio horiek. Orain, astebeteko...

Ordiziako Hitza

Udal hauteskundeetarako lan ildoak zehaztu ditu Beasaingo ezker abertzaleak

Beasaingo ezker abertzaleak maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako zehaztuko duen herri programa osatzeko zein lan ildo jarraituko dituen zehaztu du. Hainbat herritar eta eragile sozialekin bildu ondoren Beasaingo diagnosia egin dute, eta herrian dauden beharrak identifikatu eta izendatu. Diagnosi horretan oinarrituta zehaztu du Beasaingo ezker abertzaleak datozen hauteskundeetarako Herri Programa. Programa hori gehiago zehazteko helburuarekin, herritar guztiei dei egin diete programaren eraikuntzan parte hartzera. Horretarako hiru kominikazio bide erabiliko dituztela zehaztu dute: otsailean zehar beasaindar guztiei inkesta bat banatuko zaie etxeetako postontzietan eta bertan herriaz duten iritzia eta ikuspegia zein den azaldu ahalko dute. Galdetegi horiek jasotzeko herriko hainbat txokotan buzoiak jarriko dituzte. Helbide elektroniko bat ere sortu dute herritarren ekarpenak eta iritziak biltzeko: beasain@herriprograma2011.net. Azkenik, diagnosia egiteko bildu diren pertsona eta eragile ezberdinekin berriz biltzeko asmoa agertu dute. “Egoera ez demokratikoa aprobetxatu dute” Beasaingo ezker abertzalearen iritziz, “alderdiaren ilegalizazioak markatu du orain bukatzen den legealdia. Alderdi batzuk bultzatuta (PP eta PSE-EE) eta besteak ados ez daudela esan arren (EAJ), praktikan onarturik, denek atera diote probetxu egoera ez demokratiko honi” eta horrek, Beasaingo Udalaren funtzionamenduan, “eragina” izan duela salatu dute. Hala, ezker abertzalea Udal batzarretako bozketatik kanpo egonik, alkatetzaren jarrera bi norabidetakoa izan dela diote: “Gurekiko, pribatuan, itxurazko elkartasuna adierazi [...]

Eskeine Legorburu

Aiert Zufiriak erraz irabazi du herritarren arteko txirrindulari lehia

Aiert Zufiriak erraz irabazi du gaur eguerdian, Herriko 23. Txirrindulari Proba. Bigarren Xabier Intsausti sartu da helmugan eta hirugarren berriz, Jon Urteaga Delgado. Eguerdiko hamabiak aldera, haurren txirrindulari probaren ondoren ekin diote helduek lehiari. Hogei lagunek parte hartu dute, guztiak gizonezkoak. Txirrundulariek plazatik irten eta Benta Txikira jo dute. Handik Poyan aldera abiatu dira eta bertako biribilgunean buelta hartu ondoren, berriz ere plazara joan dira. Ibilbide hori zazpi aldiz egin behar izan dute lana borobiltzeko. Ihesaldi askoko proba izan da, ikusteko polita. Ibilbidearen hasierako lehen metroak kirolari guztiek elkarrekin egin dituzte. Poyan inguruan ordea, taldea puskatu egin da eta hiru txirrindularik, Guillermo Urrestarazuk, Haritz Ugartek eta Bene Aguilarrek ihes egin dute. Bigarren itzulian, Bene Aguilar atzean gelditu da eta beste biek egin dute aurrera. Hirugarren itzulian, Haritz Ugartek ihes egin dio Urrestarazuri eta hainbat kilometro bakarrik egin ditu. Laugarren itzulian, Benta Txikitik bueltan zetozela, plaza parean Haritz Ugarte harrapatu egin du taldeak eta tarte batean tropelean joan dira. Poyaneko biribilgunean buelta hartu aurretik salbuespena eginez, gora igo dira txirrindulariak laugarren itzulian. Lehendabizi Haritz Ugarte iritsi da Poyanera eta horregatik Ampo saria jaso du. Bigarren Aitor Urkia iritsi da eta hirugarren Guillermo Urrestarazu. Bosgarren itzulian Alejandro Bikuña beteranoak alde egin du, [...]

Estitxu Imaz

Neguko denboraldi bikaina egin dute Inoxcra-Beasain taldeko txirrindulariek

Inoxcra-Beasain taldeak egin duen neguko denboraldia bikaina izan da. Ziklo krosean eta pistan aritu dira talde beasaindarreko txirrindulari gazteak, eta batzuk baita bi kategorietan ere. Taldeko zuzendariek ordea, lortutako emaitzen gainetik, taldean izan duten giro ona azpimarratu dute, bai taldeko txirrindularien artean eta baita gainontzeko taldeetako kideekin ere. Horrek txirrindularitza taldeko kirola dela erakusten du Loinatz taldekoen iritziz, “zailtasunen aurrean elkarri laguntzeko gai izan direlako”. Neguko denboraldian txirrindulariek egin dituzten sakrifizioak handiak izan dira, ziklo krosean aritu direnek hotza eta eguraldi txarra izan dutelako etsai, eta pistan aritu direnek astean behin Donostiara joan behar izan dutelako entrenatzera eta asteburueran konpetitzera. Ziklo-krosean 18 proba Inoxcra-Beasain taldeko txirrindulariek ziklo-kroseko 18 probetan parte hartu dute denboraldi honetan, tartean probintzia mailakoak eta Euskadiko Txapelketa. 2010eko urriaren 31n eman zioten hasiera denboraldiari Karrantzan (Bizkaia) eta aurtengo urtarrilaren 22an amaitu dute Ispasterren (Bizkaia). Talde beasaindarretik zazpi txirrindulari aritu dira ziklo krosean: Alex Aranburu, Xabat Aranburu, Patxi Aldanondo, Eriko Mujika, Daniel Mayora, Ander Alonso eta Ahetze Arratibel. 18 probetatik bost irabazi dituzte, lau Alex Aranburuk eta bat Patxi Aldanondok. Aranburuk gainera, Gipuzkoako txapela ere lortu du eta Espainiako txapelketan, Euskadiko ordezkaritzarekin, zazpigarren sailkatu zen. Pistan Challangea Azken urteetan pistako Challange proba antolatu izan ohi da eta bertan [...]

Eskeine Legorburu

”Fly Shit” eta ” Al Infierno En Goitibera” bihar Gaztelekun

Kontzertuei 22:30ean emango zaie hasiera eta doan izango dira. Zuzenean KKinZona irratian entzuteko aukera ere izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa