Estanda Ordiziak sendo jarraitzen du lidertzan

Emozioz betetako partida jokatu dute asteburuan Estanda Ordiziak eta Viaxex Amarelle talde galiziarrak Majorin, eta azkenean puntuak etxean geratu dira, Oihana Balerdik sartutako gol bati esker (1-0). Espainiako Zilarrezko Mailako lidertzan jarraitzen ...

Ordiziako Hitza

Omenaldia egingo diote Iñaki Azurmendiri

Beasaingo Udalak, omenaldia egingo dio ostiralean Iñaki Azurmendi aizkolariari, Euskal Herriko txapeldunari. Ostiralean, 19:00etan, harrera egingo diote udaletxean, eta ondoren afaria egingo dute Arrairango Intxaurpe elkartean. Afaria 21:00etan izango...

Beasaingo Hitza

Giro ederrean ospatu dituzte San Martinak Astigarretan

Astigarreta auzoan aspaldiko jenderik gehiena bildu da aurten San Martin jaiak ospatzeko. San Martin eguna ostirala izan bazen ere, atzo egin zuten festa auzo beasaindarrean, eta auzotarrek gustura, baina sorpresaz hartu zuten horrenbeste jende elkatzea. Datu aipagarrien artean, bazkaltzen 95 lagun egon zirela esan dute auzotarrek. Urtero, San Martinetako jaiak antolatzeko dirua biltzeko ateratzen dituzten errifen irabazlea, 304 zenbakidun txartelaren jabea da.

Beasaingo Hitza

Ordiziak Goiekin izango dituen ordezkariak izendatuko dituzte bihar

Ordiziako Udalbatzak ez ohiko osoko bilkura egingo du bihar, 18:00etan, Ordiziako Udalak Goiekin izango dituen bi ordezkariak izendatzeko. Igor Eguren (Bildu) eta Jose Migel Santamaria (EAJ) dira proposatutako ordezkariak.

Ordiziako Hitza

1.413 euro bildu dira Urretxun San Martin jaietan Nagarotera bidaltzeko

Ostiralean egin ziren Urretxun San Martin eguneko ospakizunak; jende ugari bildu zen Gernikako Arbola plazan San Martin auzoko bizilagunek antolatutako ekintzetean....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

''Urretxuar ibiltarien flaxa'' gaur hasiko da bost emanaldirekin

Labeaga aretoan bost bidaien gaineko informazioa eta bizipenak eskainiko dituzte gaur hasi eta azaroaren 30era bitartean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aizkorriko Atariaren urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte zegamarrek asteburu honetarako

Aizkorriko Ataria interpretazio zentroaren lehendabiziko urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte zegamarrek asteburu honetarako. Larunbatean, urriak 5, 09:30etan turismo bulegotik irten eta ibilaldi gidatua egingo dute San Adriango kobara (parte hartu nahi duenak, izena turismo bulegoan eman behar du,  bertako telefono zenbakira, 943 80 21 87ra  deituta). Bisita gidatu horretan, Aranzadi Zientzia Elkartekoek  IV. Indusketa kanpainan egin dituzten azkeneko aurkikuntzen berri emango dute, besteak beste. Arratsalderako bi tailer antolatu dituzte haurrentzako. Buztin tailerra 16:00etatik aurrera egingo dute, eta antzinako lanbideen tailerra, 17:30etik aurrera. Goizean zein arratsaldean Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa doan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Igandean ere ibilaldi gidatua egingo dute San Adriango kobara, 09:30ean turismo bulegotik abiatuta. Arratsaldeko lauretatik aurrera haurrentzako buztin-tailerra egingo dute eta 17:30etik aurrera Eraztunak kontatuz tailerra. Igandean ere goizean zein arratsaldean interpretazio zentroa ikusi ahalko da doan. Urte bateko ibilbidea 2003an ireki zuten Zegaman lehen aldiz interpretazio zentroa, bere baitan Egurraren Interpretazio Zentroa hartzeko eta Imanol Artolak poliki-poliki bildutako 177 zuhaitz enborrez osatutako bilduma erakusgai jartzeko. Duela urte bete, ordea, Egurraren interpretazio zentroa, Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa izatera pasatu zen. Aizkorriko Atariak, Egurraren interpretazio zentroko 177 zuhaitz enborrak jasotzeaz gain, Aizkorri-Aratz Parke Naturalari buruzko informazio zabala eskaintzen du. Bertako basoak ditu ardatz. Zegamako ikazkinek, [...]

Estitxu Imaz

Urrelur feria ireki dute

Goierriko Hitza

Eskean minbiziaren aurka

Minbiziaren Aurkako Elkarteko Beasaingo boluntarioek 1999ko maiatzaren 8an egin zuten lehen diru biltzea. Ordutik, urtero irten dira kalera minbiziaren elkartearentzat eta minbiziaren inguruko ikerketak egiteko dirua eskatzera. Badira ia lau urte, diru eskea Beasaingo Odolkiaren Egunean egiten dutena, eta aurten ere hala egingo dute. Bihar, Gernika pasealekuan jarriko dute postua. Donostiako Onkologikoko gizarte langileak Beasainen kristau ikasbidea erakusten duten emakumeengana jo zuen laguntza eske orain hamabi urte. Minbiziaren elkartearekin eta Beasainen eta Goierrin gaixo daudenekin batera elkarlanean aritzea proposatu zien gizarte langileak. Hasierako hilabeteetan, minbiziaren inguruko hainbat ikastaro eta bilera egin zituzten, «inorengana joan aurretik prestakuntza bat izateko», azaldu dute boluntarioek. Ordutik, urtero, ikastaro berezietan parte hartu dute, eta erakusketak eta ekintzak egin dituzte herrian. Guztira hamasei lagun inguru aritzen dira lanean Beasainen Minbiziaren Aurkako Elkartearekin. Gaixo daudenei eta haien senideei informazioa eta Espainia mailan elkarteak dituen baliabideen berri ematen diete: material ortopedikoaren mailegutza, onkologikoen eta gaixoen arteko harremanak… Psikologiaren alorra ere lantzen dute elkartean, gaixoei eta haien senideei zuzenduta, eta eskoletan, kultur etxeetan, udaletxeetan… hitzaldiak antolatzen dituzte elikadurak minbizian duen garrantziaren inguruan, erretzeari uzteko tekniken berri emateko, edo ikerketen alorrean eman diren pausoen inguruan, adibidez. Elkarteko bi kide ospitalera ere joaten dira astero, bertan dauden gaixoekin egon eta tarte [...]

Beasaingo Hitza

‘Kanta-kantari’ saioa egingo dute gaur Lazkaon

Euskal abestiak eta kantuzaletasuna sustatzeko Kanta-kantari ekimeneko kideak gaur elkartuko dira. Abesti saioa 19:00etan egingo dute, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Kantatzea gustuko duten guztiek parte har dezakete, Goierriko Euskal Eskolak antolatuta.

Aimar Maiz

Sustraiez Blai geratzekotan dator

Sustraiez Blai munduko musiken jaialdia geratzeko dator. Hamaika urte dira kultur trukea musikaren bidez egiteko helburu duen jaialdia aurreneko aldiz egin zenetik, eta ibili horretan gora beherak izan badituzte ere, Sustraiez Blai kultur elkarteak sorrerako helburuetako bi betetzea lortu du; bat, urtez urte jaialdia egin ahal izatea, eta bi, jaialdia herri batean egonkortzea. Ordizia izango da aurrerantzean Sustraiez Blai jaialdia hartuko duen herria. Aurtengoa hilaren 12an izango da, eta iaz bezalaxe, Garagartza plaza eta Plaza Nagusia izango dira kontzertu lekuak. Kartel txukun eta anitza izango du aurten ere jaialdiak. «Urtetik urtera lekua aldatu beharrak ikaragarrizko oztopoak sorrarazten zizkigun; leku berria, jende berria, baliabide ezberdinak… Ordiziako Udalaren babesa izanik, jaialdia Ordizian egonkortzearen aldeko apustua egin dugu, jendeak jaialdia eta herri jakin bat lotu ditzan». Esther Isasa Sustraiez Blai kultur elkarteko prentsa arduradunaren arabera, iaz 10. urteurreneko jaialdia Ordizian egin zuten, eta «arrakastatsua» izan zenez, argi zuten aurten ere bertan egin behar zutela. Bombino tuarega kartelburu Baina jaialdia ez da musikara mugatzen. Aurreko ekitaldi batzuetan hitzaldiak-eta antolatu badituzte ere, aurten halakorik ez da izango, baina zine emanaldiari eutsi diote. Datorren asteartean, hilak 8, Playing for change 2. Song around the world filma proiektatuko dute Beasaingo Usurbe antzokian, 21:00etan. Egitasmo musikal baten eta [...]

Ordiziako Hitza

La Vila iazko txapelduna hartuko du etzi Ampo Ordiziak Altamiran

Espainiako Ohorezko Mailako errugbi ligaren 7. jardunaldia interesgarria dator oso. Joan den igandean Cajasol Cienciasi Sevillan irabazi eta gero, Ampo Ordiziak La Vila iazko txapelduna hartuko du etzi Altamira zelaian, 12:00etan. Iazko ligako lehen bi sailkatuen arteko partidak askorako eman dezake. La Vilak ez du garaipenik lortu ligako azken hiru partidetan, eta Ordizian punturik lortzen ez badu, gero eta urrutiago izango ditu sailkapeneko lehen postuak. Ampo Ordizia, berriz, bolada onean dago, eta Altamirako gotorlekuko giroa baliatu nahi du Mark Hewittek zuzendutako taldea atzean uzteko. Hiru laurdenekoan aldaketak Ampo Ordiziaren entrenatzaile Axio Arañaren iritziz, La Vilak «talde arriskutsua» izaten segitzen du. «Bolada txarra pasatzen ari dira, baina garbi dago dena ematera etorriko direla, eta azti ibiltzen ez bagara zulora joango gara, eta aurreko asteetako lana pikutara bidaliko dugu». Alacanteko taldea talde indartsu eta orekatua da, aurreko lerro ona dute, eta hiru laurdeneko azkar eta arriskutsua. «Jokalari izar batzuk galdu dituzte, baina indartu ere egin dira. La Vilari arnasa emango dion taldea gu ez izatea espero dugu». Akatsik ez egitea, eta zigor kolperik ez egitea da Arañak jokalariei aste honetan eman die mezua. Ordiziako taldean hiru laurdeneko lerroan aldaketak egongo dira, Perico Martinek eta Matias Tudelak ezingo baitute jokatu.

Ordiziako Hitza

Biok Zerbitzuakek lidertzari eutsi nahi dio Leioan

EAE mailako ligan liderra den Biok Zerbitzuak OKE taldeak lehen postuari eutsi nahi dio asteburuan Askartza taldearen aurka Leioan (Bizkaia) jokatuko duen partidan. Bizkaitarrena taldea sendoa da etxean, eta ligan lortutako bi garaipenak etxean lortu d...

Ordiziako Hitza

Astigarretan San Martin jaia

11:30ean:Meza Nagusia. 12:30ean:Aizkolariak: Azurmendi eta Olasagasti. 13:30ean: Herri bazkaria, Astauzel elkartean. Egunean zehar:Laja eta Landakanda trikitilariak eta Mañukorta, Zeberio eta Goikoetxea bertsolariak izango dira.

Goiberri

Mendi astea Ormaiztegin

19:30ean: Fidel Mendiaren ‘Muturreko eskia Pirineoan’ ikusentzunezkoa, Kultur Etxean.

Goiberri
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa