Estanda Ordiziak irabazi egin du eta lidertzan da

Markak hausten ari da Estanda Ordizia; asteburuan Chaboyme talde kanariarra mendean hartu du, eta zilarrezko ligako lider jarri da. Markagailuan kanariarrek aurrea hartu bazuten ere, berehala egin zuten berdinketaren gola. Handik aurrera, goitik behera...

Ordiziako Hitza

Ampo Ordiziak garaipen handia lortu du Sevillan

Partida «zirraragarri» baten ondoren, Ampo Ordiziak garaipen garrantzitsua lortu du Sevillan, Cajasol Ciencias talde sendoaren kontra. Partida oso parekatua izan zen, eta bi taldeek jokatu zuten ondo. Bat aurretik jarri, besteak buelta eman, emozioa ...

Ordiziako Hitza

Ukrainiako Oreya abesbatza Udazkeneko Musika Zikloan

Abesbatza Tolosako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan partaide da; bihar eskaniko du kontzertua 19:00etan Urretxuko Martin Donearen elizan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zer da zesio-137a?

Olaberriko Arcelor Mittal altzairu fabrikan zesio-137aren erradiazioa gertatu izanak alarma sortu du. Herenegun jakin zen altzairu artean isolatuta iritsitako isotopo nuklear hori galdaketa-labe batean urtu eta erradiazioa isuri duela kanpora. Atzo jakin zen, bestetik, zesio-137arekin kutsatutako hauts-hondarrak Olaberriko fabrikatik Erandiora (Bizkaia) garraiatu zituela kamioi batek. Han detektatu zuten erradioaktibitatea, eta atzera Olaberriara itzularazi zuten kamioia, Ertzaintzak eskoltatuta. Joan-etorria 194 kilometro da, errepidez. Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko (CSN) arduradunek eta politikariek “kalterik ez” duela eragin ziurtatu dute, ez ingurumenean, ez pertsonengan. Baina, zer da zesio-137a? Zesiotik (Cs) fisio nuklearrez eratorritako isotopo erradioaktiboa da. Kantitate oso txikitan ere oso kaltegarria da osasunarentzat. Ingurunera jariatu ondoren, batez beste 37 urte behar du erradioaktibitatearen indarra erdiraino gutxitzeko. Beta partikulak eta bario-137m isomero nuklearra geratzen dira desegiten denean; bario-137m isomeroak, bere aldetik, eraginaldi oso laburra du, baina gamma izpiak isurtzen ditu, azkenean bario-137 materia —nuklearki egonkorra— utzi aurretik. Zesio-137 materia ospitaleetan minbiziaren aurkako tratamendu erradioterapikorako erabili ohi da, baina kontrolik gabe jasoz gero minbiziaren eragile ere bada. Uretan disolba daiteke, eta airean ere barreiatzen da. Gorputzera janetan, likidoetan edo aire bidez sar liteke. Barneratzen denetik 5, 10, 20 edo 30 urtera minbizia eragin dezake. Potasioaren antzera zabaltzen da gizakien gorputzean, uniformeki; giharre-zuntzetan erasan handiagoa egiten [...]

Aimar Maiz

Elkartasun eguna ospatuko dute bihar Ataunen

Ataungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak biharko Elkartasun eguna iragarri du, euskal presoen eskubideak bete daitezela aldarrikatzeko. 09:00etan ibilaldia egingo dute, San Gregoriora. Ondoren, 11:00etan, Joxan Agirrek hitzaldia egingo du Herri Antzokian...

Aimar Maiz

Haurrentzako mendi irteera egingo du Izadi Zaleakek

Legazpiko Izadi-Zaleak mendi elkarteak haurrentzako mendi irteera egingo du azaroaren 6an. Arrolamendira joango dira, goiz osoa iraungo duen irteeran. 8:00etan irtengo dira, mendi elkartearen egoitzatik. Lehen hezkuntzako hirugarren mailatik gorako ika...

Legazpiko Hitza

Mystery Train taldeak joko du bihar, kultur etxean

Zelai Musik izeneko egitasmoaren barruko kontzertua izango da, Zelai Arizti kultur etxeko aretoan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urriaren 26ra arte eman daiteke izena Mintzalaguna egitasmoan

Iaz Mintzalaguna egitasmoan parte hartu zuten herritarrak Beasaingo Udalak, Udal Euskaltegiak eta Goiztiri AEK euskaltegiak urriaren amaieran jarriko dute martxan Mintzalaguna egitasmoa. Euskaraz hitz egin nahi dutenei dago zuzenduta Mintzalaguna, ...

Beasaingo Hitza

Barriolak eta Retegi Bik lau t’erdiko partida jokatuko dute ostiralean Antzizarren

Koldo Agirre, Juanjo Lasa eta Inaxio Errandonea, partidaren aurkezpenean Aspe enpresak eta Andramendi Ikastolak antolatuta, lau t’erdiko buruz-buruko txapelketako partida jokatuko dute ostiral gauean Antzizar kiroldegian Abel Barriola eta Julen Retegi pilotariek. Final laurdenetako partida izango da, eta irabazten duena, final-erdietara igaroko da. Bi nafarren arteko partida 22:15ean hasiko da, eta sarrerak aldez aurretik erosteko aukera dago 661 25 90 09 telefonora deituta. Eserlekuak zenbatuta egongo dira, eta sarrera bakoitza 25 euro kostako da. Ostiralean, partida hasi baino ordu eta erdi lehenago irekiko dute Antzizarren lehiatila. Barriolaren eta Retegiren arteko partidaren aurretik, Rico IV eta Mendizabal III.a pilotariek promozioko txapelketako partida jokatuko dute. Euskal kirolarekin sentsibilizatuta Andramendi Ikastolako Juanjo Lasak partidaren aurkezpenean azaldu duenez, “Ikastola beti egon da euskal kulturarekin eta kirolarekin sentsibilizatta”, eta hala, iaz, pilota partidak antolatzen hasi ziren. Udaleko kirol fundazioarekin elkarlanean antolatu zuten iazko pilota jaialdia, eta aurten ere hala egin dutela jakinarazi du Lasak. Aspe enpresako Inaxio Errandoneak esan duenez, Aberl Barriola sasoiko dago, eta azken lesioaren ondoren erabat indartuta itzuli da kantxetara. Retegi gaztea buruz-burukoan “espezialista” dela ere gaineratu du, eta final-erdietara behin baino ez bada igaro, “Barriolari gauzak zail jartzen saiatuko da” Aspekoaren arabera.  

Beasaingo Hitza

Igartubeiti baserri museoan 1.670 pertsona izan dira Sagardo Astearen barruan

Igartubeiti baserri museoan 1.670 pertsona izan dira Sagardo Astearen barruan, urriaren 3tik 14ra bitartean. Astean zehar 946 pertsona hurbildu ziren bertara, eta asteburuan eta Pilarika egunean, 714 pertsona. Astelehenetik ostiralera bitartean, ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen, euskaltegietakoen eta jubilatuen bisita izan zuten museokoek. Asteburuan eta jai egunean berriz, familiena, lagun taldeena eta norbanakoena. Bestalde, larunbatean antolatutako sagar bilketa tailerrean hamar umek parte hartu zuten. Bisitarien adinari dagokionean, gehienak hamar urtetik hogei urte bitarteko gazteak izan ziren: 413, hain zuzen; 20 urtetik 50 urte bitarteko 301 lagun kontatu zituzten antolatzaileek, eta urte batetik hamar urte bitarteko, 324 pertsona. Bisitarien artean gipuzkoarrak izan ziren nagusi: 1.245, eta bizkaitarrak ondoren: 223. Arabatik berriz, 57 bisitari hurbildu ziren Ezkio-Itsasoko baserri museora. Igartubeitiko arduradunek balorazio oso ona egin dute. Kizkitza Ugarteburu museoko difusio arduradunaren hitzetan «aurten egun gehiago izan dira, eta beraz, astean zehar talde gehiagok etorri ahal izan dute». Dena den, baten batzuk gelditu dira joan ezinik. Pilarika egunaren ondorengo egunetan hainbat dei jaso zituzten asteburuan prentsaketarik egingo ote zuten galdetzeko, eta ezezkoa erantzun behar izan zieten, ostiralean bukatu baitzen Sagardo Astea. «Berandu jakingo zuten, edota ezingo ziren lehenago etorri. Ea datorren urtean animatzen diren». Bestalde, Donostiako San Telmo Museoan antolatutako sagar motei buruzko jardunaldian [...]

Estitxu Imaz

Liga hasiera bikaina Biok Zerbitzuak saskibaloi taldearena

Iazko denboraldian mailaz igotzea lortu zutenean Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeko mutilek ez zuketen pentsatuko horren ondo ekingo ziotenik aurtengo denboraldiari. Asteburuan ligako hirugarren partida irabazi zuten, Arrigorriagako Padura taldeari...

Ordiziako Hitza

Gaur hasiko dira Irriki futbol eskolaren entrenamenduak Seguran

Hilaren hasieran hastekoak ziren, baina azkenean gaur hasiko dira Irriki futbol eskolaren entrenamenduak Segurako Alustiza futbol zelaian, 17:00etan. Informazio gehiago nahi duten gurasoek Joxi Azurmendiri (639 657 939) dei diezaiokete.

Ordiziako Hitza

IRTEERA

Gaur, 08:00etan, Urnieta-Adarra-Urnieta mendi irteera. Aizkorri Mendizale elkartearekin.

Goierriko Hitza

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Udazken kulturalaren barruan Gaur, 18:30ean, erraldoi eta buruhandien irteera txistulariek lagunduta.

Goierriko Hitza

LEHIAKETA

Udazken kulturalaren barruan Gaur, 09:00etan, XXI. Errezil Sagar, Fruitu eta Barazki lehiaketa. Loinazko San Martin plazan.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa