Binakako txapelketako lehen saioa du igandean Iñaki Azurmendi aizkolariak
Azurmendi, iaz Ataunen, Atutxa lagun duela Egur Sport enpresak antolatutako Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko du asteburu honetan Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak. Aitzol Atutxa bizkaitarra izango da Azurmendiren bikotekidea txapelketan. Igandean izango da saioa, 12:00etan hasita, Debako (Gipuzkoa) Aldats pilotalekuan, eta Joseba Otaegi eta Unai Otaño izango dituzte aurkari. Pasaden abenduaren 10ean hasi zen txapelketa, Lizarran (Nafarroa) eta bi kanporaketa jokatu dituzte orain arte. Azurmendi eta Atutxa B taldean daude aurten, eta aurreko asteko kanporaketa Otaegik eta Otañok irabazi zutenez, haiek izango dituzte aurkari Azurmendik eta Atutxak. Gainontzeko saioetan bezala, modalitate ezberdinetan sei lan egin beharko dituzte Deban: 45 ontzako enborra ahalik eta kolpe gutxienekin ebaki, enborra zutik dela erditik ebaki, erlojuaren aurka, 60 ontzako enborra lehenago nork ebaki eta erdiluzeko lana. Lanpetuta, baina gogoz Komunikabideen bitartez jarraitu du orain arte Eusko Label txapelketa Azurmendik. Urteko garai honetan oso lanpetuta ibiltzen da harategian lanean, eta plazara joateko astirik ez du izan. Entrenatzeko denbora askorik ere ez duela izan esan du, baina igandean aizkoran aritzeko gogoz dago: «Asteartean egin nuen saio bat Atutxarekin batera, baina biok elkartzeko urruti bizi gara elkarrengandik, eta horretarako aukera handirik ere ez dugu izan», zehaztu du. Atutxa bikotekide izatearekin pozik dago, ordea. Iaz [...]
Egur Sport enpresak antolatutako Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko du asteburu honetan Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak. Aitzol Atutxa bizkaitarra izango da Azurmendiren bikotekidea txapelketan. Igandean izango da saioa, 12:00etan hasita, Debako (Gipuzkoa) Aldats pilotalekuan, eta Joseba Otaegi eta Unai Otaño izango dituzte aurkari.
Pasaden abenduaren 10ean hasi zen txapelketa, Lizarran (Nafarroa) eta bi kanporaketa jokatu dituzte orain arte. Azurmendi eta Atutxa B taldean daude aurten, eta aurreko asteko kanporaketa Otaegik eta Otañok irabazi zutenez, haiek izango dituzte aurkari Azurmendik eta Atutxak.
Gainontzeko saioetan bezala, modalitate ezberdinetan sei lan egin beharko dituzte Deban: 45 ontzako enborra ahalik eta kolpe gutxienekin ebaki, enborra zutik dela erditik ebaki, erlojuaren aurka, 60 ontzako enborra lehenago nork ebaki eta erdiluzeko lana.
Lanpetuta, baina gogoz
Komunikabideen bitartez jarraitu du orain arte Eusko Label txapelketa Azurmendik. Urteko garai honetan oso lanpetuta ibiltzen da harategian lanean, eta plazara joateko astirik ez du izan.
Entrenatzeko denbora askorik ere ez duela izan esan du, baina igandean aizkoran aritzeko gogoz dago: «Asteartean egin nuen saio bat Atutxarekin batera, baina biok elkartzeko urruti bizi gara elkarrengandik, eta horretarako aukera handirik ere ez dugu izan», zehaztu du. Atutxa bikotekide izatearekin pozik dago, ordea. Iaz bera lagun zuela lortu zuen binanako txapela, eta aurten ere finalean egoteko aukerak dituztela esan du: «Zorte pixka batekin finalean egongo gara aurten ere, indarrez ondo gaude eta sasio puntu onean».
Aurkariak ere txapela lortzeko gogoz daude Azurmendiren esanetan, eta lanak zail jartzen saiatuko omen dira. Azurmendiren eta Atutxaren helburua, iazko garaipena errepikatzea izango da.