Espainiako Errege eguneko Loteriaren hirugarren sarietako batek saria ekarri du Beasaina. Nafarroa etorbideko administrazioan saldu da zorizko dezimoa: 01457 zenbakiduna. Dezimo bakoitzeko 1.400 euro eskuratuko dituzte saridunek. Eskualdera iritsi den...
Mila Ioldi ataundarra eta Inma Berriozabal zegamarra, gaixotasun larriak dituzten bi preso politiko goierritar dira. Espainiako Konstituzioaren 92. artikuluaren arabera, aske behar lukete. Karlos Ioldi eta Jon Imanol Ormazabal Gorrotxategi, preso horien anaia eta senarra dira, hurrenez hurren. Minez ikusten dute euren senideen egoera. Mila Ioldik 56 urte ditu. Hil honetan 11 urte beteko dira preso sartu zutenetik. 14 urteko espetxealdia bete behar du. Legearen arabera, iazko udatik baldintzapeko askatasunean beharko luke, espetxealdiaren hiru laurdenak beteta. Diskoko hernia du eta legeriaren 92. artikuloa aplikatuta, kalean egon beharko luke. Horren ordez, etxean dute preso. 09:00etatik 14:00etara, Gipuzkoako lurraldean ibiltzeko eskubidea du. Eguneko gainontzeko orduetan, etxean egon behar du. Mexikon atxilotu zuten Mila Ioldi eta Madrilera eraman zuten, hegazkinez. «Atxiloketaren hurrengo egunean operatu behar zuten Mexikon» gogoratu du Karlos Ioldi anaiak. «Bost egunez torturatuak izan ziren bera eta bere mutil-laguna. Anaia beragatik hilda zegoela sinestarazi zioten, eta ama ere gaizki zegoela. Psikologikoki lurperatu egin zuten, eta nik uste, harrezkero ez duela bururik altxatu», aitortu du anaiak. Badajozeko espetxean eta Asturiasko Villabona izenekoan egon zeneko garaia oroitzen du anaiak bereziki. «Lehena oso hezea da, eta bigarrena espetxe laborategi bat da. Hara eramaten dituzten presoei makurrarazteko presioa egiten diete, eta ez funtzionariek soilik» dio. [...]
Gazte batek istripua izan du gaur goizean Seguran, eta larri zaurituta eraman dute Donostia ospitalera. Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripua 06:45ak aldera gertatu da GI-2637 errepidean, Seguran. Hogei urteko gazte bati gidatzen zihoan ibilgailua irauli zaio eta anbulantzian eraman dute eritetxera.
Azurmendi, iaz Ataunen, Atutxa lagun duela Egur Sport enpresak antolatutako Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko du asteburu honetan Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak. Aitzol Atutxa bizkaitarra izango da Azurmendiren bikotekidea txapelketan. Igandean izango da saioa, 12:00etan hasita, Debako (Gipuzkoa) Aldats pilotalekuan, eta Joseba Otaegi eta Unai Otaño izango dituzte aurkari. Pasaden abenduaren 10ean hasi zen txapelketa, Lizarran (Nafarroa) eta bi kanporaketa jokatu dituzte orain arte. Azurmendi eta Atutxa B taldean daude aurten, eta aurreko asteko kanporaketa Otaegik eta Otañok irabazi zutenez, haiek izango dituzte aurkari Azurmendik eta Atutxak. Gainontzeko saioetan bezala, modalitate ezberdinetan sei lan egin beharko dituzte Deban: 45 ontzako enborra ahalik eta kolpe gutxienekin ebaki, enborra zutik dela erditik ebaki, erlojuaren aurka, 60 ontzako enborra lehenago nork ebaki eta erdiluzeko lana. Lanpetuta, baina gogoz Komunikabideen bitartez jarraitu du orain arte Eusko Label txapelketa Azurmendik. Urteko garai honetan oso lanpetuta ibiltzen da harategian lanean, eta plazara joateko astirik ez du izan. Entrenatzeko denbora askorik ere ez duela izan esan du, baina igandean aizkoran aritzeko gogoz dago: «Asteartean egin nuen saio bat Atutxarekin batera, baina biok elkartzeko urruti bizi gara elkarrengandik, eta horretarako aukera handirik ere ez dugu izan», zehaztu du. Atutxa bikotekide izatearekin pozik dago, ordea. Iaz [...]
Hilabeteko etenaren ondoren, partida zirraragarri batekin gozatzeko aukera izango dute Goierriko errugbizaleek etzi Altamira zelaian (12:00). Ampo Ordizia bigarren sailkatuak Seat Santboiana liderra hartuko du igandean, eta irabazten badu Espainiako Ohorezko Mailako lidertza eskuratuko du, historian lehen aldiz. Bi taldeek zortzina partida irabazi eta bina galdu dituzte, baina kataluniarrek hiru puntu gehigarri gehiago lortu dituztenez, puntu horien aldea dago sailkapenean. Santboianak 41 puntu ditu, eta Ampo Ordiziak 38. Antzerako jokoa egiten duten bi talde dira Ordizia eta Santboiana; joko irekia egiten dute biek, baloia azkar mugitzen dute eta jokalari oso erasokorrak dituzte. Aurrez esatea zaila bada ere, zaleek gogoan izango duten norgehiagoka izango da etzikoa. Joaneko partidan 23 eta 17 galdu zuten Axio Arañaren mutilek Katalunian, baina porrotarekin etxeratu arren, irabazi ere egin zezaketela erakutsi zuten. Santboianak asko indartu du taldea aurtengo denboraldirako. La Vila taldetik Le Roux eta Lyons fitxatu dituzte, baina Isaac Thompson da taldearen izarra, ondo baino hobeto baitaki taldea gidatzen eta taldekideak motibatzen. Idiakez eta Elorza taldean Ordiziak oraindik ez du galdu partidarik etxean, eta Altamirak haien gotorleku izaten jarraituko duela espero dute. Klubaren ia berrogei urteko historian lortu ez dutena lor dezakete etzi, eta Axio Araña entrenatzaileak ez du ukatzen lidertza lortzeko aukerak «ilusioa» sortu [...]