Ligako bi oilarrak aurrez aurre
Hilabeteko etenaren ondoren, partida zirraragarri batekin gozatzeko aukera izango dute Goierriko errugbizaleek etzi Altamira zelaian (12:00). Ampo Ordizia bigarren sailkatuak Seat Santboiana liderra hartuko du igandean, eta irabazten badu Espainiako Ohorezko Mailako lidertza eskuratuko du, historian lehen aldiz. Bi taldeek zortzina partida irabazi eta bina galdu dituzte, baina kataluniarrek hiru puntu gehigarri gehiago lortu dituztenez, puntu horien aldea dago sailkapenean. Santboianak 41 puntu ditu, eta Ampo Ordiziak 38. Antzerako jokoa egiten duten bi talde dira Ordizia eta Santboiana; joko irekia egiten dute biek, baloia azkar mugitzen dute eta jokalari oso erasokorrak dituzte. Aurrez esatea zaila bada ere, zaleek gogoan izango duten norgehiagoka izango da etzikoa. Joaneko partidan 23 eta 17 galdu zuten Axio Arañaren mutilek Katalunian, baina porrotarekin etxeratu arren, irabazi ere egin zezaketela erakutsi zuten. Santboianak asko indartu du taldea aurtengo denboraldirako. La Vila taldetik Le Roux eta Lyons fitxatu dituzte, baina Isaac Thompson da taldearen izarra, ondo baino hobeto baitaki taldea gidatzen eta taldekideak motibatzen. Idiakez eta Elorza taldean Ordiziak oraindik ez du galdu partidarik etxean, eta Altamirak haien gotorleku izaten jarraituko duela espero dute. Klubaren ia berrogei urteko historian lortu ez dutena lor dezakete etzi, eta Axio Araña entrenatzaileak ez du ukatzen lidertza lortzeko aukerak «ilusioa» sortu [...]
Hilabeteko etenaren ondoren, partida zirraragarri batekin gozatzeko aukera izango dute Goierriko errugbizaleek etzi Altamira zelaian (12:00). Ampo Ordizia bigarren sailkatuak Seat Santboiana liderra hartuko du igandean, eta irabazten badu Espainiako Ohorezko Mailako lidertza eskuratuko du, historian lehen aldiz. Bi taldeek zortzina partida irabazi eta bina galdu dituzte, baina kataluniarrek hiru puntu gehigarri gehiago lortu dituztenez, puntu horien aldea dago sailkapenean. Santboianak 41 puntu ditu, eta Ampo Ordiziak 38.
Antzerako jokoa egiten duten bi talde dira Ordizia eta Santboiana; joko irekia egiten dute biek, baloia azkar mugitzen dute eta jokalari oso erasokorrak dituzte. Aurrez esatea zaila bada ere, zaleek gogoan izango duten norgehiagoka izango da etzikoa. Joaneko partidan 23 eta 17 galdu zuten Axio Arañaren mutilek Katalunian, baina porrotarekin etxeratu arren, irabazi ere egin zezaketela erakutsi zuten. Santboianak asko indartu du taldea aurtengo denboraldirako. La Vila taldetik Le Roux eta Lyons fitxatu dituzte, baina Isaac Thompson da taldearen izarra, ondo baino hobeto baitaki taldea gidatzen eta taldekideak motibatzen.
Idiakez eta Elorza taldean
Ordiziak oraindik ez du galdu partidarik etxean, eta Altamirak haien gotorleku izaten jarraituko duela espero dute. Klubaren ia berrogei urteko historian lortu ez dutena lor dezakete etzi, eta Axio Araña entrenatzaileak ez du ukatzen lidertza lortzeko aukerak «ilusioa» sortu duela taldean. «Guretzako gauza handia izango litzateke, baina ulertu behar dugu momentuko gauza ere izan daitekeela. Alegia, etzi irabazita ere, hurrengo partida gal genezake, eta ondorioz, lidertza ere bai. Aurten edozer gauza gerta daiteke, liga inoiz baino parekatuago baitago»
Ampo Ordiziak jakina zen hutsune nabarmen bat izango da datozen asteetan. Abendutik Ozeaniako Fiji Uharteetan dabil Matias Tudela zazpiko errugbirako prestatzen –martxoan da itzultzekoa– , baina hiru laurdeneko lerroa indartzeko min hartuta egon diren bi jokalari itzuli dira: Aitzol Tino Idiakez eta Iker Elortza Kubano. Bietako bat gutxienez deialdian sartuko da. Ez da ahaztu behar, gainera, etzi zortzi berriz neurtuko dituztela indarrak bi taldeek Altamiran, Kopako partida baitaukate.
Gainontzeko partidak
Ordizia Rugby Elkarteko hiru taldek bihar dute partida. Kadeteek Altamiran Bera Bera hartuko dute 12:00etan, jubenilek Santanderren jokatuko dute 13:00ean, eta Ampo Ordizia C taldeak Gernikan du partidan, 16:00etan.