Ampo Ordiziak Gernikan du Kopako finalerdietako partida, bihar

Ampo Ordizia denboraldi borobila osatzeko bidean da aurten. Ligan, Valladoliden irabazi zuen aurreko igandean, historian lehengo aldiz. Asteburu honetan historia egiten jarraitzeko aukera izango du, Errege Kopako  finalera iristeko bidea samurtu baitezake Gernikan irabazita. Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du  Bizkaia Gernikaren kontra, bihar, 16:30etik aurrera, Urbieta zelaian. Partida jokatzeko Phil Huxforden baja izango du Ampo Ordiziak. Gernikak, berriz, gizon guztiak jokatzeko prest ditu. Altamiran jokatutako ligako partidan ordiziarrek irabazi zieten basurdeei, baina kopako partida ezberdina izango delakoan daude Axio Arañaren mutilak. Urbietako zelaia lokaztuta egon ohi da neguan eta zelai mota horretan jokatzen asmatu beharko dute Ordiziako mutilek. Ostikoetan ondoen moldatzen den taldeak partida eskura izan dezake.  Finalerdietako itzulerako partida otsailaren 19an jokatuko da.

Ordizia eta Gernikaren arteko partida baten argazkia, Urbieta lokaztuan.

Ampo Ordizia denboraldi borobila osatzeko bidean da aurten. Ligan, Valladoliden irabazi zuen aurreko igandean, historian lehengo aldiz. Asteburu honetan historia egiten jarraitzeko aukera izango du, Errege Kopako  finalera iristeko bidea samurtu baitezake Gernikan irabazita. Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du  Bizkaia Gernikaren kontra, bihar, 16:30etik aurrera, Urbieta zelaian.

Partida jokatzeko Phil Huxforden baja izango du Ampo Ordiziak. Gernikak, berriz, gizon guztiak jokatzeko prest ditu. Altamiran jokatutako ligako partidan ordiziarrek irabazi zieten basurdeei, baina kopako partida ezberdina izango delakoan daude Axio Arañaren mutilak.

Urbietako zelaia lokaztuta egon ohi da neguan eta zelai mota horretan jokatzen asmatu beharko dute Ordiziako mutilek. Ostikoetan ondoen moldatzen den taldeak partida eskura izan dezake.  Finalerdietako itzulerako partida otsailaren 19an jokatuko da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa