Euskal Herriko Mus txapelketaren barruko Zegamako kanporaketa larunbatean egingo dute
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Zegamako kanporaketa larunbatean, urtarrilak 28, jokatuko dute Itzala tabernan, 16:00etatik aurrera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Lehendabiziko postuan sailkatzen den bikoteak herrialdeko kanp...
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Zegamako kanporaketa larunbatean, urtarrilak 28, jokatuko dute Itzala tabernan, 16:00etatik aurrera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Lehendabiziko postuan sailkatzen den bikoteak herrialdeko kanporaketan parte hartu ahal izango du. Partaide guztiek oroigarriak jasoko dituzte.
Herrialdeko kanporaketa otsailaren 25ean egingo dute Segurako Baratze pilotalekuan, 15:00etan hasita.













