«Nafar guztiek betebehar berdinak dituzte, baina eskubideak ez»
Itziar Aizpeolea eta Xabier Carnicer «Egoera ekonomiko larrian» daude Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolan, eta ekarpen ekonomikoak eskatzeko, kanpaina solidarioa egiten ari dira Euskal Herriko ikastoletan. Itziar Aizpeolea eta Xabier Carnicer beas...
Itziar Aizpeolea eta Xabier Carnicer «Egoera ekonomiko larrian» daude Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolan, eta ekarpen ekonomikoak eskatzeko, kanpaina solidarioa egiten ari dira Euskal Herriko ikastoletan. Itziar Aizpeolea eta Xabier Carnicer beasaindarrak irakasleak dira Ibaialden, eta egoeraren larritasunaz ohartarazi dute. Laguntza ekonomikoa eskatu duzue Ibaialde ikastolarentzat. Zein da ikastetxearen egoera? Xabier Carnicer: Momentu honetan egoera latza da. Irakasleak eta langileak hiru-lau hilabete daramagu soldatarik kobratu gabe, eta laguntzak gero eta murritzagoak direnez, solidaritatea eta halako hitzak erabiltzera jo dugu. Lehen pausoa Ikastolen Kooperatibara jotzea izan da. Zergatik? X.C: Iaz sartu ginen kooperatibban, eta Nafarroako instituzioetatik eta hainbat alderdi politikotatik jasotzen dugun laguntza eskasa denez, kooperatibak Euskal Herriko beste ikastoletan laguntza eskatzeko aukera eman digu. Kooperatiban sartu izanak bultzada eman digu, orain beste babes bat dugulako, eta hori eta gure lana eta gurasoena pilatzen badugu, aurrera egiteko indar gehiago izango dugu. Zein oinarri ditu kanpainak? Itziar Aizpeolea: Ikastola bakoitzak matrikula duen ikasle bakoitzeko euro bat emango du. Hainbat udaletxek ere diru ekarpenak egingo dituzte, eta Gipuzkoako Foru Aldindiak ere bai. Momentuz, diru hori lagileok soldata jaso ahal izateko erabiliko da. Zenbat ikasleri eragiten dio egoera honek? X.C: Guztira ikasturte honetan 74 ikasle daude, eta hamar langile. Ikasle gehiago ere izan ditugu matrikulatuta, […]