Odilo Rivela: «Motzak izaten dira borrokaldiak, baina intentsitate handikoak»

Txinako kultur ondareak utzitako osagairik nabarmenetakoa da Wu-shua. Wu hitzak militar esan nahi du, eta shu hitzak, berriz, artea. Borrokaren artea edo arte martziala da, beraz, haren itzulpen egokia. Odilo Rivela (Beasain, 1978) zortzi urte zituenet...

Txinako kultur ondareak utzitako osagairik nabarmenetakoa da Wu-shua. Wu hitzak militar esan nahi du, eta shu hitzak, berriz, artea. Borrokaren artea edo arte martziala da, beraz, haren itzulpen egokia. Odilo Rivela (Beasain, 1978) zortzi urte zituenetik ari da kirol hau egiten, eta inguruotako borrokalaririk onena da 65 kiloz azpiko mailan. Indarra, malgutasuna, azkartasuna eta erresistentzia uztartzen dituen kirola da sanda wu-shua. Kirol horretan aritzeaz gain, Ordiziako Udaleko kirol teknikari ere bada. Joan den asteburuan  Espainiako Txapelketa irabazi duzu bederatzigarren aldiz. Ez da marka makala. Bederatzi aldiz irabazi dut bai, baina ez jarraian. Sanda wu-shuan hamar maila daude, 60 kilo azpitik hasi eta 90 kilo azpira arte, bost kilonaka. 90 kilotik gora libre da. Lehen 70 kiloz azpiko mailan aritzen nintzen, eta Espainian-eta ondo moldatzen nintzen, baina nazioartean ez horren ondo. Kilo batzuk galtzeko erabakia hartu genuen, eta harrezkero 65 kilo azpiko maila nabil. Maila horretan irabazi dut txapelketa. Normalean asteburu osoko txapelketak izaten dira, baina aurten egun bakarrean jokatu da. Zergatik? Krisia dela eta, gastuak murrizte aldera, larunbatean jokatu zen dena. Egun bakarrean jokatuta dena gogorragoa da, eta arazoak ere sor daitezke lesio aldetik edo neke aldetik. Baina beno, dena ondo atera zen, kolpe arrarorik ez nuen jaso, eta hiru […]
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa