Asteburuko eskola kiroleko lehiaketak bertan behera uzteko gomendatu dute
Gipuzkoako Eskola kiroleko lehiaketak asteburu honetan bertan behera uzteko gomendioa egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak. Iragarri duten metereologi aurreikuspenean oinarrituta, aldunditik herrien arteko joan-etorriak eskatzen dituzten lehiaketak eta jarduerak bertan behera uzteko gomendioa egin dute.