Euskara ikastaroa bertan behera gera daiteke Ormaiztegin
Ormaiztegiko Udalak jakitera eman duenez, euskara ikastaroa bertan behera gera daiteke. Maila bakarra ematen dute, baina ikasle gutxi daude, eta jende gehiagok izena ematen ez badu ezingo dute aurrera jarraitu. Ormaiztegiko Udalak euskara ikastera anim...
Ormaiztegiko Udalak jakitera eman duenez, euskara ikastaroa bertan behera gera daiteke. Maila bakarra ematen dute, baina ikasle gutxi daude, eta jende gehiagok izena ematen ez badu ezingo dute aurrera jarraitu. Ormaiztegiko Udalak euskara ikastera animatu nahi du jendea. Euskara ulertu arren hitz egiten ez dakitenei zuzenduta dago, batez ere, deialdia. Udalak parte hartzen dutenei kostuaren %75a ordaintzen die. Izena eman nahi dutenek Ormaiztegiko udaletxera joan behar dute edota bertako telefono zenbakira deitu behar dute. Nahi duenak ormaiztegi@udal.gipuzkoa.net helbidera idatzi dezake.