Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolariak omendu ditu Beasaingo Udalak
Iluntzeko 7etan, udaletxeko batzar aretoa jendez beteta zegoela, herriko bi bertsolari omendu ditu Beasaingo Udalak: Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi. Biek ala biek, Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalean hartu zuten parte. Sarriegik txapela jantzi zuen eta Iñaki laugarrena izan zen. Mikel Mendizabal bertsolaria, (finaleko agurreko bertsoan Sarriegik aipatu zuena) izan da Koldo Agirre alkatearen ondoren hitza hartu duena. Sarriegi eta Apalategiren bertsolari bizitza, Goierriko bertso eskolaren erakusgarri izan dela aipatu du. Goierriko bertso eskolako Beasaingo taldeko bertsolari gazteek ere hartu dute parte ekitaldian.