Ordiziako Jakintza ikastolak Euskaraz bizi eguna ospatuko du datorren asteartean, hilak 7, “euskarazko bat-bateko komunikazio ohiturak lortzeko”. Jolasak, herri kirolak eta erosketak euskaraz egingo dituzte egun horretan ikastolako haurrek ...
San Blas jaien barruan urtero herri bazkaria egin ohi dute idiazabaldarrek. Menuan paella izaten dute, eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Herriko plazan ari dira prestatzen, 700 lagunentzat. Arretxe elkarteko sei bazkide eta udaletxeko bi langile, Pello Unanue eta Lurdes Intxausti, ari dira lanean. Urteroko moduan, sukaldarien burua Javi Sanchez da, horrelakoetan eskarmentu handia baitu. Goizeko hamarretan ekin diote lanari sukaldariek. Jakiak prestatzen hasi aurretik, ordea, hainbat zeregin egin behar izan dute: paella prestatzeko ontzia ekarri, azpiegitura prestatu, sua piztu… Javi Sanchez antolatzaileak jakitera eman duenez, aurten Pello Unanue Idiazabalgo udaletxeko langileari esker “su hobea lortu dugu, eta beraz, azkarrago eta hobeto prestatu ahal izango dira jakiak”. Behin hasierako lanak eginda 12:30ak aldera hasi dira jana prestatzen. Guztira 70 kilo arroz, 110 kilo oilasko eta 40 kilo barazki (piper gorriak, piper berdeak, tipula, ilarrak eta tomatea) erabili dituzte. Sanchezek aipatu duenez aurten krisiarengatik osagai gutxiago erabiltzeko erabakia hartu zuten. “Hogei kilo oilasko gutxiago, prestatu ditugu. Bestalde, untxirik ez diogu bota arrozari eta ezta txerri giharrea ere”. Iaz bezala aurten ere Mujika frutadendak doan eman dizkie paella egiteko hainbat osagai (arroza barne). Mujika harategiak berriz, prezio berezian saldu die aurten oilaskoa, eta sukaldariei bost kilo txistorra eta hirugiharrea eman dizkie doan hamaiketakoa egiteko. Bi [...]
Aurtzaka Dantza Taldeak antolatuta, 21. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa egingo dute otsailaren 26an, Usurbe antzokian, 11:00etan hasita.
Urteroko ohiturari eutsiz, segurarrek Santa Ageda eskea egingo dute bihar, otsailak 4, arratsaldeko hiruretan hasita. Ordu horretan Elorripe edaritegian bilduko dira, eta Nerea Elustondo eta Antton Fernandez koplariak zein herriko trikitilariak lagun ...
Goienizek antolatutako zine-klub saioan, ‘Neder y Simin, una separacion’ filma emango dute, otsailaren 23an, 21:00etan, Usurbe antzokian.
Urtero San Blas egunean herriko txirrindulari probak egin ohi dituzte, Idiazabalen, gazteena 11:00etan eta helduena 12:00etan. Gaur elurrarengatik eta izotzarengatik probak bertan behera geratu dira. Txirrindulari probaren antolatzaileak bilduta daude ...
Legorretan, bihar hilak 4, egitekao zuten talo festa atzeratu egin dute eguraldi txarrak eraginda. Larunbat honetan egin beharrean, hurrengo larunbatean, hilaren 11n egingo dute arratsaldeko 18:30etan. Taloen truke lortzen duten dirua elkartasun proe...
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa irekita dago 1989az geroztik, eta bisitari ugarik ikusi dute. Azken urteetan teknologia berriek hartu duten garrantziaz jabetuta bertako bildumak digitalizatzen aritu dira. Museoko arduradunek aipatu dutenez, 2011an «aurrerapauso garrantzitsuak» eman dituzte zentzu horretan. Museoak 2011ko irailean hasita, Lord John Hay, Marqués de las Hormazas eta Garcia Moreno bildumak digitalizatu zituen. Behin lan hori egin eta gero, sorta horietako hainbat dokumentu eskanerretik pasatu eta Eusko Jaurlaritzak sortutako aplikazioan txertatu zituzten. Erakusketa birtualak Museoko arduradunen hitzetan erakusketa birtualak ere «garrantzitsuak» dira museoaren edukiak zabaltzeko zein ikerketaren esparrurako. Horrela, 2011an bi erakusketa birtual berri argitaratu zituzten sarean: Afrikako Gerra 1859-1860 eta Euskal Emakumea XIX. Mendeko Irudigileen Ikuspegitik. Bata zein bestea www.zumalakarregimuseoa.net webgunean daude ikusgai, erakusketen sailean. Zumalakarregiko arduradune arabera, webgune berriarekin batera, 2010ean ireki zuten blogak ere «zer esan ugari sortu du Interneten. Bertan XIX. mendeko pasarteak gaurkotasuneko gaiekin lotzen digugu, hilean bi aldiz post bitxi eta interesgarriak argitaratuz». Museoak iaz beste urrats bat ere eman zuen: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak antolatutako III. Komiki Hezigarrien Eskola Programan parte hartu zuen. Programaren gai nagusia Zumalakarregi Museoa Eta XIX. Mendeko Euskal Herria izan ziren. Ekimenaren barruko saioetako bat Ormaiztegiko San Andres herri eskolan antolatu zuten, eta irabazleetako bi bertako [...]
Asmube emakume elkarteak asmo eta indar berriarekin ekin nahi dio urteari. Elkartearen zuzendaritza berritu dute, eta gaur arratsaldean egingo duten merienda aprobetxatuko dute zuzendaritzako kide berriak aurkezteko. 18:30ean bilduko dira, elkarteare...
Gaur iluntzean jokatu dute Binakako Txapelketa Nagusiko partida Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Irujok eta Barriolak, Berasaluze VIII.naren eta Albisuren aurka neurtu dituzte indarrak, eta lehendabizikoek irabazi dute norgehiagoka 13 eta 22ko ema...
Alkartasuna Lizeoko haurrek 1.830 euroko txekea eman diete Herriak Elkarlanean erakundeko kideei. Diru kopuru hori hiru ekintzaren bidez lortu dute ikasleek: batetik, beraien jostailuak salduta, bestetik, merkatu txikian zituzten Herriak Elkarlaneko pr...
Espainiako Zilarrezko mailako bigarren itzuliari Errioxan emango dio hasiera etzi Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak. San Bernabe taldea izango du aurkari, eta partida 12:00etan jokatuko da. Emilio Ortiz entrenatzailea dioenez, errioxarrak ...
Otsaileko egitarauaren barruan, ‘Hango hunga’ umeentzako ipuin kontaketa antolatu dute udal liburutegian. Otsailaren 15ean izango da, 17:30ean.
San Blas jaien barruan goitibehera txapelketa egin ohi dute Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatuta. Aurtengoa bihar, otsailak 4, ziren egitekoak, baina Xabi Sanchez Idiazabalgo Gazte Asanbladako kideak jakitera eman duenez, bertan behera gelditu da, ...
Goienizek antolatutako zine-klub saioan, ‘Chico & Rita’ filma emango dute, otsailaren 16an, 21:00etan, Usurbe antzokian.
Idiazabal eta Olaberria arteko mugan dagoen biribilgunean karga galdu du kamioi batek eta beraz, leku horretatik ezin daiteke sartu N-1 errepidera. Ibilgailu guztiei barru aldetik, lantegiak eta merkatal zentruak dauden lekutik, joateko eskatu die Ertz...
Otsailaren 4an zabalduko dute ‘Euskadin moda zapore’ erakusketa. Balentziagaren omenez, hamabi euskal diseinatzailek egindako lanak jarriko dituzte ikusgai Igartzan. 18:00etan hasiko da ekitaldia. Erakusketaren ordutegia: Ostegun eta ostira...
Itsasondo guraso elkarteak bihar egitekoa zuen Santa Ageda bezperako kantu eskea bertan behera utzi du. Eguraldi iragarpenak hotz egingo duela dio biharko eta horregatik hartu dute erabakia.