Alkartasuna Lizeoko haurrek txekea eman diete Herriak Elkarlaneak erakundeko kideei
Alkartasuna Lizeoko haurrek 1.830 euroko txekea eman diete Herriak Elkarlanean erakundeko kideei. Diru kopuru hori hiru ekintzaren bidez lortu dute ikasleek: batetik, beraien jostailuak salduta, bestetik, merkatu txikian zituzten Herriak Elkarlaneko pr...
Alkartasuna Lizeoko haurrek 1.830 euroko txekea eman diete Herriak Elkarlanean erakundeko kideei. Diru kopuru hori hiru ekintzaren bidez lortu dute ikasleek: batetik, beraien jostailuak salduta, bestetik, merkatu txikian zituzten Herriak Elkarlaneko produktuak salduta, eta hirugarrenik, Gabon eskean kantu eskean ibilita. Diru kopuru horrekin 122 eguzki lanpara erosi dituzte Haitira bidaltzeko. Lanparak bi motakoak dira: sabaitik zintzilika jartzen diren horietakoak eta flexo modukoak, haurrek ikasi ahal izateko. Lanparez gain, merkatu txikian soberan gelditutako hainbat jostailu ere eman dizkiete. Gehienak panpinak dira, piladun jostailuak ezin baitira hara bidali, eta ezta txirrinduak ere, errepiderik ez baitago han. Alkartasuna Lizeoko haurrek beasaindarrei eskerrak eman dizkiete “lorpen hau beraiek gabe ez litzatekeelako posible izango”. Bestalde, Gorka Eskalante eta Leire Plazaola Herriak Elkarlaneko kideek jakitera eman dutenez, martxoaren bukaeran bidaliko dute edukiontzia Haitira. Bertan, besteak beste, 600dik gora lanpara, sorgailuak, eskolako materiala, arropa, jostailluak, kanpin dendak, botikak, jangelarako mahaiak eta aulkiak, janaria eta pinturak bidaliko dituzte.