Asmube emakume elkarteak zuzendaritza eta asmo berriekin ekingo dio urteari
Asmube emakume elkarteak asmo eta indar berriarekin ekin nahi dio urteari. Elkartearen zuzendaritza berritu dute, eta gaur arratsaldean egingo duten merienda aprobetxatuko dute zuzendaritzako kide berriak aurkezteko. 18:30ean bilduko dira, elkarteare...
Asmube emakume elkarteak asmo eta indar berriarekin ekin nahi dio urteari. Elkartearen zuzendaritza berritu dute, eta gaur arratsaldean egingo duten merienda aprobetxatuko dute zuzendaritzako kide berriak aurkezteko. 18:30ean bilduko dira, elkartearen egoitzan. Maria Jesus Auzmendi da elkartearen zuzendaritza hartu duena; Maite Martinez zuzendari ordearen laguntza izango du zeregin berrian. «Gauza berriak egiteko gogoarekin» daudela dio Auzmendik. «Ideiak baditugu, orain arteko ekintzak mantenduko ditugu, baina gauza berri batzuk ere egin nahi genituzke». Ikastaro eta hitzaldi bereziak emateko hainbat aditu ekarri nahi dituzte, «baina oraindik ez dakigu zenbat diru izango dugun». Izan ere, badakite erakunde publikoen aldetik jasotzen dituzten diru laguntzetan murrizketak izango direla. Zuzendaritzaren aldaketa, halabeharrez izan dela azaldu dute Auzmendik eta Martinezek. «Inork ez zuen juntan egon nahi. Horregatik, zozketa bat egitea erabaki zen, baina tokatu zitzaienek ere ez zuten ardura hori hartu nahi. Azkenean, batekin hitzeginda eta besteak eskatuta, boluntario aurkeztu ginen». Asmubek 318 bazkide ditu egun. Antolatzen dituzten ekintzak herritar guztientzako irekiak dira, gizona ala emakumea izan. «Edozeinek parte har dezake, baina bazkideek prezio merkexeagoa izaten dute ikastaroetan eta irteeretan». Orokorrean, jendeak parte hartzen du antolatutako ekintzetan. «Batzuk beti funtzionatzen dute, baina jendea gauza berriak egiteko gogoz ere egoten da». Iazko maiatzean estreinatu zuten lokal berria, eta tokiaren «oso gustura» daudela […]