Bildumak digitalizatzen urrats ‘handiak’ egin ditu 2011an zehar, Zumalakarregi museoak
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa irekita dago 1989az geroztik, eta bisitari ugarik ikusi dute. Azken urteetan teknologia berriek hartu duten garrantziaz jabetuta bertako bildumak digitalizatzen aritu dira. Museoko arduradunek aipatu dutenez, 2011an «aurrerapauso garrantzitsuak» eman dituzte zentzu horretan. Museoak 2011ko irailean hasita, Lord John Hay, Marqués de las Hormazas eta Garcia Moreno bildumak digitalizatu zituen. Behin lan hori egin eta gero, sorta horietako hainbat dokumentu eskanerretik pasatu eta Eusko Jaurlaritzak sortutako aplikazioan txertatu zituzten. Erakusketa birtualak Museoko arduradunen hitzetan erakusketa birtualak ere «garrantzitsuak» dira museoaren edukiak zabaltzeko zein ikerketaren esparrurako. Horrela, 2011an bi erakusketa birtual berri argitaratu zituzten sarean: Afrikako Gerra 1859-1860 eta Euskal Emakumea XIX. Mendeko Irudigileen Ikuspegitik. Bata zein bestea www.zumalakarregimuseoa.net webgunean daude ikusgai, erakusketen sailean. Zumalakarregiko arduradune arabera, webgune berriarekin batera, 2010ean ireki zuten blogak ere «zer esan ugari sortu du Interneten. Bertan XIX. mendeko pasarteak gaurkotasuneko gaiekin lotzen digugu, hilean bi aldiz post bitxi eta interesgarriak argitaratuz». Museoak iaz beste urrats bat ere eman zuen: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak antolatutako III. Komiki Hezigarrien Eskola Programan parte hartu zuen. Programaren gai nagusia Zumalakarregi Museoa Eta XIX. Mendeko Euskal Herria izan ziren. Ekimenaren barruko saioetako bat Ormaiztegiko San Andres herri eskolan antolatu zuten, eta irabazleetako bi bertako [...]
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa irekita dago 1989az geroztik, eta bisitari ugarik ikusi dute. Azken urteetan teknologia berriek hartu duten garrantziaz jabetuta bertako bildumak digitalizatzen aritu dira. Museoko arduradunek aipatu dutenez, 2011an «aurrerapauso garrantzitsuak» eman dituzte zentzu horretan.
Museoak 2011ko irailean hasita, Lord John Hay, Marqués de las Hormazas eta Garcia Moreno bildumak digitalizatu zituen. Behin lan hori egin eta gero, sorta horietako hainbat dokumentu eskanerretik pasatu eta Eusko Jaurlaritzak sortutako aplikazioan txertatu zituzten.
Erakusketa birtualak
Museoko arduradunen hitzetan erakusketa birtualak ere «garrantzitsuak» dira museoaren edukiak zabaltzeko zein ikerketaren esparrurako. Horrela, 2011an bi erakusketa birtual berri argitaratu zituzten sarean: Afrikako Gerra 1859-1860 eta Euskal Emakumea XIX. Mendeko Irudigileen Ikuspegitik. Bata zein bestea www.zumalakarregimuseoa.net webgunean daude ikusgai, erakusketen sailean. Zumalakarregiko arduradune arabera, webgune berriarekin batera, 2010ean ireki zuten blogak ere «zer esan ugari sortu du Interneten. Bertan XIX. mendeko pasarteak gaurkotasuneko gaiekin lotzen digugu, hilean bi aldiz post bitxi eta interesgarriak argitaratuz».
Museoak iaz beste urrats bat ere eman zuen: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak antolatutako III. Komiki Hezigarrien Eskola Programan parte hartu zuen. Programaren gai nagusia Zumalakarregi Museoa Eta XIX. Mendeko Euskal Herria izan ziren. Ekimenaren barruko saioetako bat Ormaiztegiko San Andres herri eskolan antolatu zuten, eta irabazleetako bi bertako ikasleak izan ziren.
Grabatugileen lanak
Museoak digitalizazioari dagokionean urte hauetan zehar egindako lanari lotuta dago 2005az geroztik sarean dagoen www.albumsiglo19mendea.net proiektua ere. Bertan XIX. mendean hainbat grabatugilek margotutako 4.000 grabatu baino gehiago biltzen dira, digitalizatuta. Guztiek Euskal Herria dute gaitzat, eta edonork erabil ditzake. Zumalakarregikoen hitzetan «aipagarria da 2011an jasotako eskaera kopurua, 700 irudi eskari baina gehiago kudeatu baitugu».
Aipamena jaso du gizarte sareetan duen parte hartzearengatik
Media Museak –teknologia eta komunikabide berriek kulturaren hedapenean duten erabilera eta aukerak ikertzea helburu duen proiektua– penintsulako 300 museo ikertu ditu Museos &Redes ikerketan. Emaitza horien harira, aipamen berezia jaso du Zumalakarregi museoak, gizarte sareetan duen «parte hartze aktiboarengatik».
Ormaiztegiko museoko arduradunek adierazi dutenez, besteak beste, Flickrren, Facebooken, Twiterren, Youtuben, Foursquaren, Slidesharen eta Scribd-en parte hartzen dute. «Sare horiek aukera ugari eskaintzen dizkiote museoari: batetik, museoko bildumak, dokumentazioa, lanak, argazkiak edota estatistikak sarean partekatzea. Bestetik, museoa ezagutu duten bisitariekin berriz ere kontaktuan jartzea. Eta azkenik, sareko erabiltzaileekin harremanetan jarri eta gai bereziei buruzko informazioa eskaintzea».
Zumalakarregi museokoak gustura daude Media Museak egindako ikerketaren emaitzekin zein aipamenarekin.
2011ko tailerretan 712 umek parte hartu dute
Zumalakarregi museoak tailerrak antolatu ohi ditu larunbatero. Hirugarren ikasturtea da ekimen hori martxan jarri zutela, eta 2011 urtean zehar guztira 712 haurrek parte hartu zuten, 38 saiotan.
Parte hartzaile gehienak Ormaiztegiko haurrak izan ziren, baina Beasaingo, Ordiziako eta Ezkio-Itsasoko umeak ere izan ziren bertan. Baita urrutixeagokoak ere, Irun edo Donostiatik joandakoak esaterako. Umeen adinari dagokionean, 6tik 10 urtera bitartekoak izan ziren gehienak, nahiz eta 6tik 12 urte bitartekoentzat prestatuta egon.
Tailer horietan XIX. mendeko hainbat gai jorratu zituzten bertan parte hartutako haurrekin, besteak beste, XIX. mendeko garraiobideak, garai horretako pertsonaia esanguratsuak edota gerrila taktikak.