‘Euskara bizi’ eguna ospatuko du asteartean Jakintzak
Ordiziako Jakintza ikastolak Euskaraz bizi eguna ospatuko du datorren asteartean, hilak 7, “euskarazko bat-bateko komunikazio ohiturak lortzeko”. Jolasak, herri kirolak eta erosketak euskaraz egingo dituzte egun horretan ikastolako haurrek ...
Ordiziako Jakintza ikastolak Euskaraz bizi eguna ospatuko du datorren asteartean, hilak 7, “euskarazko bat-bateko komunikazio ohiturak lortzeko”. Jolasak, herri kirolak eta erosketak euskaraz egingo dituzte egun horretan ikastolako haurrek mailaka banatuta, eta Plaza Nagusian emango diote bukaera denek elkarrekin. Izaro Garmendia Potxin pailazoak emanaldia egingo du, eta ikastolako euskal kantuen taldeak abestu eta gero, bertso bat kantatuz bukatuko dute eguna.