Irujok eta Barriolak irabazi dute Idiazabalen, 13 eta 22ko emaitzarekin
Gaur iluntzean jokatu dute Binakako Txapelketa Nagusiko partida Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Irujok eta Barriolak, Berasaluze VIII.naren eta Albisuren aurka neurtu dituzte indarrak, eta lehendabizikoek irabazi dute norgehiagoka 13 eta 22ko ema...
Gaur iluntzean jokatu dute Binakako Txapelketa Nagusiko partida Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Irujok eta Barriolak, Berasaluze VIII.naren eta Albisuren aurka neurtu dituzte indarrak, eta lehendabizikoek irabazi dute norgehiagoka 13 eta 22ko emaitzarekin. Aurkariek egindako akatsek bidea erraztu diete Irujori eta Barriolari. Partida hori irabazita, Binakako Txapelketako sailkapenean bigarren postuan jartzea lortu dute Irujok eta Barriolak.
Partida horrez gain, txapelketaren barrukoa ez den beste lehia bat ere egin dute gaur Idiazabalen. Retegi II.nak eta Larrinagak Apezetxearen eta Peñagarikanoren aurka jokatu dute, eta lehendabizikoek irabazi dute 21 eta 22ko emaitzarekin.
Partidaren hasieran Peñagarikano eta Apezetxea markagailuan aurretik jarri dira, eta dezenteko aldea atera die beste biei. Lehiaren bukaeran, Retegi II.nak eta Larrinagak diferentzia hori txikitzeaz gain, partida irabaztea lortu dute. Maila ona eman dute pilotariek.