San Blas eguneko herriko txirrindulari probak bertan behera gelditu dira, Idiazabalen
Urtero San Blas egunean herriko txirrindulari probak egin ohi dituzte, Idiazabalen, gazteena 11:00etan eta helduena 12:00etan. Gaur elurrarengatik eta izotzarengatik probak bertan behera geratu dira. Txirrindulari probaren antolatzaileak bilduta daude ...
Urtero San Blas egunean herriko txirrindulari probak egin ohi dituzte, Idiazabalen, gazteena 11:00etan eta helduena 12:00etan. Gaur elurrarengatik eta izotzarengatik probak bertan behera geratu dira. Txirrindulari probaren antolatzaileak bilduta daude une honetan. Aiert Zufiria antolatzaileetako batek jakitera eman duenez, ez dakite ziur noiz egingo dituzten. “Datorren asteburuan zer nolako eguraldia egingo duen ez dakigu, eta beraz, zaila egiten zaigu data zehaztea. Baliteke urtean zehar beste egun batean egitea edota datorren urtera arte atzeratzea”. Erabakia hartutakoan herritarrei jakinaraziko dietela eman du aditzera Zufiriak.