Beasainen 139 ume jaio dira pasa den urtean
Beasaingo Udalak berriki argitaratu dituen udal erroldako datuen arabera, 2011. urtean 139 ume jaio ziren; 2010ean baino 13 gutxiago. Horietatik 79 mutilak izan dira eta beste 60 neskak. Jaiotza kopuruak behera egin du azken bi urteetan; 2009an, 188 iz...
Beasaingo Udalak berriki argitaratu dituen udal erroldako datuen arabera, 2011. urtean 139 ume jaio ziren; 2010ean baino 13 gutxiago. Horietatik 79 mutilak izan dira eta beste 60 neskak. Jaiotza kopuruak behera egin du azken bi urteetan; 2009an, 188 izan ziren jaiotako umeak. Iazko datua, 2005ekoaren parekoa da (orduan 140 haur izan ziren).













