
Ostiralean argitaratuko da Goiberri aldizkariaren bigarren alea. Gai Nagusia atalean langabeziaren gaia jorratuko du ale honek. Horrez gain, Eskuz Binakako Pilota Txapelketa jokatzen ari diren Jon Ander Albisu eta Aritz Lasa pilotariekin elkarrizketa eskainiko du aleak. Bi pilotari goierritarrak lehen aldiz ari dira txapelketa honetan. Kate Motzean atalean Legazpiko Sustraiak dantza taldeko Jon Dorronsorori elkarrizketa egin dio Goiberrik, eta ale honetako iritzi artikulua, berriz, Antxiñe Mendizabal zumarragarrarena izango da. Azkenik, Ion Muñoaren eta Eneritz Gorrotxategiren iritziak ere jasoko ditu Bat eta Bat atalak.

Oroimena edo memoria mantentzeko eta hobetzeko ikastaroa antolatu du Itsasondoko Udalak, Kutxaren gizarte ekintzarekin batera. Apiriletik ekainera izango dira Oroimena ezagutu eta hobetu izeneko kurtsoko saioak. 60 urtetik gorakoentzat da. 48 euroko ko...

Lanbide enplegu zerbitzuarekin elkarlanean, Legorretako Udalak langabezian dauden herriko lau pertsona kontratatuko ditu, bost hilabeterako. Lanpostuak sortzeaz gain, Legorretako ondasun publikoak “berritu eta txukundu” nahi ditu udalak. Ko...

Beasaingo Udalak berriki argitaratu dituen udal erroldako datuen arabera, 2011. urtean 139 ume jaio ziren; 2010ean baino 13 gutxiago. Horietatik 79 mutilak izan dira eta beste 60 neskak. Jaiotza kopuruak behera egin du azken bi urteetan; 2009an, 188 iz...

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek sektore publikoan egiten ari diren murrizketen aurka deitutako lanuztearekin bat egin dute Ordiziako udal langile eta hautetsiek. Udal langileek batzarra egin dute, eta lau orduko geldialdiarekin bat egitea erabaki dute. Lanuztea 11:00etatik 15:00etara da. Lanaldiarekin bat egin arren, oinarrizko hainbat zerbitzu finkatu dira. Hona hemen eskainiko diren zerbitzuen zerrenda: -Udal hilerrietan, eta horretarako ezinbestekoak diren langileekin, hilobiratze eta errauste zerbitzua mantenduko da, baina soilik hori egitea ezinbestekoa denean, eta horretarako alternatiba bideragarririk ez dagoenean. -Egoitza geriatrikoetan eta eguneko zentroetan (baita mendekotasun edo ezintasun mailaren bat duten pertsonak barnean hartzen dituzten bestelakoetan ere) zuzeneko arreta zerbitzuak mantenduko dira, zuzeneko arreta hori ematen duten langile gerokultoreen edo klinika laguntzaileen %50arekin, janaria emateko ohiko ordutegian izan ezik; azken kasu horietan, ehuneko hori %10 handituko da. Era berean, gutxieneko zerbitzu gisa ezartzen da langile sanitarioen eta sukaldeko langileen %50. %50 hori pertsona bat baino gutxiago bada, pertsona horrek zerbitzu horiek egin beharko ditu. Horretaz gain, laguntza behar duten pertsonak eguneko zentroetara eramateko titulartasun publikoko garraio bereziak lan egingo du. -Jakintza ikastolan eta Urdaneta ikastetxean zentroetarako eta horiei lotutako eraikinetarako sarrera-kontrola bermatzeko (ateak ireki eta ixteko), Nikolas Zeberio Zubeldia eta Juan Antonio Amilibia Ezeiza ariko dira lanean. -Haurreskolan, zentroetarako eta [...]

Ataungo Udalak bi langile hartzeko iragarkia egin du. Postu bat Herri Antzokirako izango da, asteburuetan filmak emateko. 35 milimetroko filmak muntatzen eta ematen jakin beharko du, euskalduna izateaz gain. Beste langilea Gazte Txokoa kudeatzeko hartu...


