Arratsaldetik aurrera eguraldiak hobera egingo duela iragarri du Euskalmetek
[15:00] Elurrak eta tenperatura baxuek Goierri astindu dute gaur ere. Goiz partean etengabe egin du elurra, baina kosta egin zaio inguruak zuritzea. Arratsaldetik aurrera, gainera, eguraldiak hobera egingo duela iragarri du Euskalmetek. Elur kotak eta tenperaturek gora egingo dute, eta prezipitazioek, berriz, behera.
Eguraldiak hobera egingo duela iragarri du Euskalmetek, baina gaurko goiza pasa den astekoen parekoa izan da: hotza eta elurrez lagundua. Zegaman, esaterako zero azpitik 5,5 graduko tenperatura hartu du Euskalmeten estazioak goizean. Goierriko herri gehienetan ere zero azpitik egon da termometroa goiz partean. hala ere, Euskalmeten arabera, eguraldiak hobera egingo du arratsaldetik aurrera.
Elurraren alerta laranja kolorekoa izango da gaurko 20:00ak arte, eta hori kolorekoa 00:00ak arte. Prezipitazio kopurua txikitu egingo da, beraz. Izotzari eta muturreko tenperaturei dagokienez, abisua hori kolorekoa da. Biharko, berriz, hori kolorekoak izango dira elurrari eta izotzari dagozkion alertak. Elurra egiteko aukera 18:00ak arte luzatu dute. Osdtiralean, azkeinik, izotzarekin kontuz ibiltzeko oharra igorri du Euskalmetek, alerta horia dela esanez.
Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, goizaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta oso hodeitsu gainontzeko orduetan. Prezipitazio txikia egingo du, sarriago mendebaldean. Bertako zenbait tokitan prezipitazioa ertaina izateko aukera handia da. Elur-kota itsasmailan egongo da. Iparraldeko eta ipar-ekialdeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da eta izotz txiki-handia egingo du.
- Urretxuko zuhaitz batzuk
- Beasain, goizeko 9:15ean
- Ormaiztegi, eguerdian
- Zaldibia
- Zaldibiako irudi bat
- Ordiziako termometro bat
- Bi udal langile gatza botatzen Beasainen
- Segura, goizean
- Segura, goizean
- Segura, goizean
- Segura, goizean
- Segura, goizean
- Zumarraga, goizean
- Zumarraga, goizean
- Zumarraga, goizean
- Zumarraga, goizean
- Urretxu, goizean
- Zumarraga, goizean
- Urretxu
- Urretxu
- Urretxu
- Urretxuko eta Zumarragako gaztetxerako bidea, zurituta.
- Urretxuko Gernikako Arbola plazarako bide bat.
- Urretxuko parke bat, zurituta.






































