Larunbatean jokatuko da Argi Berri elkartearen mus txapelketa, 35. aldiz
Datorren larunbatean jokatuko da Ordiziako Buztuntza auzoko Argi Berri elkartearen mus txapelketa. Goierri mailako bigarren txapelketarik beteranoena da Argi Berrikoa, urtebete lehenago hasi baitziren antolatzen Zaldibiako Zubi-Buru elkartekoak. 35. urtea izango du aurtengoa, eta zaharrena ez bada ere, muslari bikote gehien biltzen duen txapelketa da. Iaz, esaterako, 114 bikote elkartu ziren, orain bi urte 135 eta orain hiru 137. «Guk dakigula jende gehien biltzen duen mus txapelketa da. Bizkaian-eta galdetu dugu, eta han ere ez da horrenbeste muslari elkartzen», adierazi du Patxi Calvillo Argi Berri elkarteko kideak. Haren esanetan, ehundik gora bikoteko muga gaindituz gero «beti da arrakasta», baina gehiago biltzen badira «hobeto». Iaz Antonio Carrion eta Manuel Diaz donostiarrek irabazi zuten txapelketa, finalean Errezilgo Koldo Galarragari eta Mikel Zugastiri irabazita. Carrionentzat Ordizian lortutako hirugarren txapela izan zen iazkoa. Jokoa, lau erregetara Argi Berriko musa lau erregetara jokatzen da, eta partidan nagusi izateko sei hamarrekoko hiru ustel irabazi behar dira. Jokoan sor daitekeen edozein arazoren aurrean, elkarteak izendatutako epaileek izango dute azken hitza. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu behar du jokatzeko, eta izena 16:30ak baino lehen eman behar da. Antolatzaileek gogoratu dute aparkalekuak jarriko dituztela. Sari potoloak lehenentzat Txapelketaren irabazleak txapela eta 1.500 euro jasoko dituzte, bigarrenek 800 euro, hirugarrenek [...]
Datorren larunbatean jokatuko da Ordiziako Buztuntza auzoko Argi Berri elkartearen mus txapelketa. Goierri mailako bigarren txapelketarik beteranoena da Argi Berrikoa, urtebete lehenago hasi baitziren antolatzen Zaldibiako Zubi-Buru elkartekoak. 35. urtea izango du aurtengoa, eta zaharrena ez bada ere, muslari bikote gehien biltzen duen txapelketa da. Iaz, esaterako, 114 bikote elkartu ziren, orain bi urte 135 eta orain hiru 137. «Guk dakigula jende gehien biltzen duen mus txapelketa da. Bizkaian-eta galdetu dugu, eta han ere ez da horrenbeste muslari elkartzen», adierazi du Patxi Calvillo Argi Berri elkarteko kideak. Haren esanetan, ehundik gora bikoteko muga gaindituz gero «beti da arrakasta», baina gehiago biltzen badira «hobeto». Iaz Antonio Carrion eta Manuel Diaz donostiarrek irabazi zuten txapelketa, finalean Errezilgo Koldo Galarragari eta Mikel Zugastiri irabazita. Carrionentzat Ordizian lortutako hirugarren txapela izan zen iazkoa.
Jokoa, lau erregetara
Argi Berriko musa lau erregetara jokatzen da, eta partidan nagusi izateko sei hamarrekoko hiru ustel irabazi behar dira. Jokoan sor daitekeen edozein arazoren aurrean, elkarteak izendatutako epaileek izango dute azken hitza. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu behar du jokatzeko, eta izena 16:30ak baino lehen eman behar da. Antolatzaileek gogoratu dute aparkalekuak jarriko dituztela.
Sari potoloak lehenentzat
Txapelketaren irabazleak txapela eta 1.500 euro jasoko dituzte, bigarrenek 800 euro, hirugarrenek 400 eta laugarrenek 200. Bosgarren sailkatutik zortzigarenera bestelako sariak banatuko dituzte: bosgarrenek eta seigarrenek arkume bana eta bina txuleta, eta zazpigarrenek eta zortzigarrenek launa afari. Elkarteko lehen bikoteak bi txuleta jasoko ditu saritzat, herriko lehen bikoteak bi txuleta eta bi botila ardo, eta bi emakumek osatutako lehen bikoteak lurridengiko lote bat. Argi Berrin ohitura den bezala, bosna antxume eta arkumeren errifak jarriko dituzte salgai jendea inguratzen hasten den eran.














