Ordiziako udal langile eta hautetsiek bat egin dute biharko lanuztearekin
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek sektore publikoan egiten ari diren murrizketen aurka deitutako lanuztearekin bat egin dute Ordiziako udal langile eta hautetsiek. Udal langileek batzarra egin dute, eta lau orduko geldialdiarekin bat egitea erabaki dute. Lanuztea 11:00etatik 15:00etara da. Lanaldiarekin bat egin arren, oinarrizko hainbat zerbitzu finkatu dira. Hona hemen eskainiko diren zerbitzuen zerrenda: -Udal hilerrietan, eta horretarako ezinbestekoak diren langileekin, hilobiratze eta errauste zerbitzua mantenduko da, baina soilik hori egitea ezinbestekoa denean, eta horretarako alternatiba bideragarririk ez dagoenean. -Egoitza geriatrikoetan eta eguneko zentroetan (baita mendekotasun edo ezintasun mailaren bat duten pertsonak barnean hartzen dituzten bestelakoetan ere) zuzeneko arreta zerbitzuak mantenduko dira, zuzeneko arreta hori ematen duten langile gerokultoreen edo klinika laguntzaileen %50arekin, janaria emateko ohiko ordutegian izan ezik; azken kasu horietan, ehuneko hori %10 handituko da. Era berean, gutxieneko zerbitzu gisa ezartzen da langile sanitarioen eta sukaldeko langileen %50. %50 hori pertsona bat baino gutxiago bada, pertsona horrek zerbitzu horiek egin beharko ditu. Horretaz gain, laguntza behar duten pertsonak eguneko zentroetara eramateko titulartasun publikoko garraio bereziak lan egingo du. -Jakintza ikastolan eta Urdaneta ikastetxean zentroetarako eta horiei lotutako eraikinetarako sarrera-kontrola bermatzeko (ateak ireki eta ixteko), Nikolas Zeberio Zubeldia eta Juan Antonio Amilibia Ezeiza ariko dira lanean. -Haurreskolan, zentroetarako eta [...]
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek sektore publikoan egiten ari diren murrizketen aurka deitutako lanuztearekin bat egin dute Ordiziako udal langile eta hautetsiek. Udal langileek batzarra egin dute, eta lau orduko geldialdiarekin bat egitea erabaki dute. Lanuztea 11:00etatik 15:00etara da.
Lanaldiarekin bat egin arren, oinarrizko hainbat zerbitzu finkatu dira. Hona hemen eskainiko diren zerbitzuen zerrenda:
-Udal hilerrietan, eta horretarako ezinbestekoak diren langileekin, hilobiratze eta errauste zerbitzua mantenduko da, baina soilik hori egitea ezinbestekoa denean, eta horretarako alternatiba bideragarririk ez dagoenean.
-Egoitza geriatrikoetan eta eguneko zentroetan (baita mendekotasun edo ezintasun mailaren bat duten pertsonak barnean hartzen dituzten bestelakoetan ere) zuzeneko arreta zerbitzuak mantenduko dira, zuzeneko arreta hori ematen duten langile gerokultoreen edo klinika laguntzaileen %50arekin, janaria emateko ohiko ordutegian izan ezik; azken kasu horietan, ehuneko hori %10 handituko da. Era berean, gutxieneko zerbitzu gisa ezartzen da langile sanitarioen eta sukaldeko langileen %50. %50 hori pertsona bat baino gutxiago bada, pertsona horrek zerbitzu horiek egin beharko ditu. Horretaz gain, laguntza behar duten pertsonak eguneko zentroetara eramateko titulartasun publikoko garraio bereziak lan egingo du.
-Jakintza ikastolan eta Urdaneta ikastetxean zentroetarako eta horiei lotutako eraikinetarako sarrera-kontrola bermatzeko (ateak ireki eta ixteko), Nikolas Zeberio Zubeldia eta Juan Antonio Amilibia Ezeiza ariko dira lanean.
-Haurreskolan, zentroetarako eta horiei lotutako eraikinetarako sarrera-kontrola bermatzeko koordinatzaile bat edo haren ordezko pertsonaren bat.
-Udaltzainak agirien sarrera erregistroak egiteaz arduratuko dira.
-Eguneko Zentroan, jai egun batean ematen den zerbitzua emango da oinarrizko premiak asetzeko eta zuzeneko arreta bermatzeko.













