Porlana, hondakina erreta
Zaborren gaia pil-pilean dago. Hondakinak kudeatzeko dauden aukera desberdinen inguruan eztabaida sortu da gizartean. Batzuk errauskailuen aldeko hautua egiten dute, beste batzuk atez ateko bilketa defendatzen dute. Cementos Porland enpresak esaterako, bere Olatzagutiako (Nafarroa) lantegian hondakinak erretzen hasi nahi du. Horrek inguruko bizilagunen kezka sortu du, eta Hiru Mugak Batera plataforma jarri dute abian. Olatzagutiako fabrika horretan hondakinak erretzearen aurka dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako hainbat elkarte biltzen ditu plataforma horrek bere baitan. Bertako hainbat kidek Idiazabalen emandako hizaldian jakitera eman zutenez, errauskailuaren eragina olatzagutiarrek eta ingurukoek ez ezik, goierritarrek ere jasango lukete.
Minbizi eragileak
Hiru Mugak Baterakoen arabera errausketa hondakinak tratatzeko erarik «arriskutsuena eta jasangaitzena» da. Porlandegi- errauskailu batean zaborrak errez gero, dioxina, furanoa eta metal astunak igorriko lirateke airera. «Minbizi eragile nagusiak dira, eta horien aurrean ez dago babes nahikorik». Plataformako kideen hitzetan kutsatzaile horiek «erraztasunez zabaltzen dira igorpen puntutik kilometro askora, eta kontsumitzen ditugun produktu kutsatuen bidez (barazkiak, esnea, haragia, ura…) gizakiongan pilatzen dira». Cementos Porland enpresatik Zegama esaterako 13,37 kilometrora dago lerro zuzenean, Ataun 13, 88 kilometrora eta Idiazabal 15,22 kilometrora.
Hainbat nekazal enpresek hondakinak erretzean sortzen diren emisioen guneetatik hamabost kilometroko erradioan ekoizten diren produktuak erosteari uko egiten diote, eta Europako zenbait estatutan eremu horietan elikagaiak ekoiztea eta merkaturatzea debekatu egin dute. «Horrelako ingurune batean, gainera, nekez iraungo dute bizirik nekazal turismoko zein ostalaritzako beste jarduera batzuk», gaineratu plataformako kideek.
Cementos Porland enpresaren asmoen berri orain zabaldu duten arren, aspalditik datorren gaia da, 2005. urtean jada enpresak hondakinak erretzeko aukera aztertzen ari zela aipatu baitzuen. Geroztik pixkanaka urratsak emanez joan da. Azkenekoa joan den maiatzean egin zuen, esku artean zuen plana aurkeztean. Plan horrek bi fase ditu. Lehenengo fasean biomasa erretzeko asmoa du lantegiak. Plataformakoen hitzetan «badirudi hori dela nolabait beraiek aurkeztu duten gozokia, biomasa orain erretzen duten ikatza baino hobea delakoan, baina biomasarekin ere kontuz ibili behar da».
Biomasa erretzeko baimena
Biomasa erretzen hasteko baimena eskatu du Nafarroako Gobernuan eta baiezkoa eman die. Enpresak dio ez duela jarduera aldatuko, hau da, beraiek porlana egiten jarraituko dutela, eta soilik erregaia aldatuko dutela. Hor kontraesana dago plataformakoen iritziz. «Enpresako proiektuaren arabera urtean 140 mila tona hondakin erreko dituzte, eta enpresa hondakin kudeatzaile moduan erregistratu dute, bere zenbaki eta guzti. Zer da bada orduan errauskailua ez bada?».
Orain biomasa erretzeko baimena du enpresak, baina ez du horretan geratu nahi. Bigarren fasean hondakinak erretzea planteatzen du. Plataformakoen arabera, enpresak ez ditu 3 milioi eta erdi euro edota lau miloi euro inbertitu nahi bakarrik biomasa erretzeko. «Hori ez baita errentagarria». Beste hondakin batzuk erretzeko baimena behar du, eta inbertsioa egin aurretik ziurtatu behar dute baimena izango duten ala ez. «Argi daukagu enpresaren asmoa zein den. Porlana egiten jarraituko du, eta hondakin kudeatzaile ere bihurtuko da. Horrela, bi negozio iturri eta bi diru iturri izango ditu».
Biomasa erre ahal izateko baimenak eskatu eta obrak egin beharko ditu. «Oraindik ez du proiekturik aurkeztu, ez du baimenik eskatu, baina egingo du. Hori da berak daraman bidea eta prozesua», diote plataformakoek.
Olaztiko Udalaren oniritzia lortzen saiatu izan da behin baino gehiagotan. Orain arte ez du lortu. «Baina gauza da udalak zer dioen, eta beste bat gainerako instituzioek zer dioten». Hiru Mugak Baterakoen iritziz, azkeneko baimena udalak eman beharko balu ez lukete arazorik izango, ez baitu begi onez ikusten errauskailua. Baina beraiek ere ez dakite zer nola bukatuko den. «Udalak ezezkoa eman arren, Nafarroako Gobernuak baimena ematen badio zein bide hartuko du? Epaitegietara joz gero, zer nola amaituko da? Ez dakigu, konplikatua da». Momentuz, behintzat, Cementos Porland enpresak badu biomasa erretzeko baimena.
Plataformako kide izatera animatu dituzte goierritarrak
Hiru Mugak Batera plataformak Olatzagutiako (Nafarroa) Cementos Porland enpresaren asmoak azaltzeko dokumentala egin du, eta bertako kideak herriz-herri dabiltza edukiak aurkezten. Idiazabalen urtarrilean eman zuten hitzaldia. Zentzu horretan, bertakoak zein gainerako goierritarrak plataformako kide izatera animatu nahi dituzte. «Olatzagutia urruti dagoela iruditu arren, bertatik Idiazabalera zein Goierriko beste herrietara ez daude hainbeste kilometro, eta beraz, goierritarrek ere nozituko lituzkete ondorioak». Hondakinak erretzen hasi eta handik aste batera ez litzateke beraien ustez, inor hilko, «baina ondorioak handik urte batzutara hasiko lirateke nabaritzen».
Hiru Mugak Baterakoen arabera, «hondakinak erretzea negozio izugarria da enpresarentzat, eta noski, horri begiratzen diote bertako arduradunek. Beraiei ez zaie axola gure osasuna». Gainera, plataformakoen ustez «botere ekonomiko eta influentzia handiak» ditu enpresa horrek. «Dena den, horrek ez du esan nahi guk atzera egingo dugunik. Beste irtenbide batzuk posible dira, eta horiek lortu ahal izateko pixkanaka jendea kontzientziatzen joan behar dugu». Beraien helburua lan soziala egitea da, «denok elkartzea eta mezua zabaltzea, proiektua geratzea lortzen degun arte».
Hamabost egunez behin
Hiru Mugak Batera taldea Olatzagutian elkartzen da hamabost egunez behin. Une honetan plangintza bat ari dira egiten, jendea kontzientziatzeko zein urrats eman zehaztu asmoz.
Bestalde, beste bide batzuk ere jorratu dituzte. Inguruko alderdi politiko desberdinekin egon dira. Arabako lautadako udaletxetan esaterako landu dute gaia. «Sakanan hainbat alderdi errauskailu horren aurka atera dira, eta orain helburua da gurekin batera Goierriko herrietan lan soziala zein administratiboa egiten hastea», gehitu dute plataformako kideek.