Zinemarako eta gazte txokorako lan eskaintza egin du Ataungo Udalak
Ataungo Udalak bi langile hartzeko iragarkia egin du. Postu bat Herri Antzokirako izango da, asteburuetan filmak emateko. 35 milimetroko filmak muntatzen eta ematen jakin beharko du, euskalduna izateaz gain. Beste langilea Gazte Txokoa kudeatzeko hartu...
Ataungo Udalak bi langile hartzeko iragarkia egin du. Postu bat Herri Antzokirako izango da, asteburuetan filmak emateko. 35 milimetroko filmak muntatzen eta ematen jakin beharko du, euskalduna izateaz gain. Beste langilea Gazte Txokoa kudeatzeko hartuko du. Izena otsailaren 10era arte eman behar da azken arlo horretarako, udaletxean.













