Hirugarren alea, bete-beteta
Goiberriren hirugarren aleak zaborraren gaia baino askoz gehiago dakar. Inauterietan murgilduko gara Legazpiko Gazte Asanbladaren eskutik, eta euren karrozaz eta larunbateko ospakizunaz hitz egingo dugu beraiekin. Horrekin batera, Pili Eskisabel Ataungo nekazariak erantzungo dio Kate Motzean elkarrizketari. Iritzian, Dionisio Apalategi, Igor Susaeta eta Unai Kerejeta. Goierritarrak Munduan atalean, Erresuma Batuan urte asko egin dituen eta gaur egun Oviedon bizi den Luka Eziolaza idiazabaldarra elkarrizketatu dute eta mendi ibilbideari dagokionez, Altzaga eta gaintza arteko bidea erakutsiko du hirugarren aleak.