Datorren astean da Emaneurre lagunartearen asteburu kulturala
Hilaren 23tik 25era izango da aurten Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala. Ordiziako kirol herrikoia eta euskara bultzatzea dira lagunartearen helburu nagusiak, hori bai, taldearen sorrera agiria Realaren eta futbolaren bueltakoa dela ahaztu gabe. Gaur zortzi egingo dute lehen ekitaldia D’elikatuz zentroan, 19:00etan hasita: garagardo dastaketa. Javier Aldeak gidatuko du dastaketa. «Gasteizkoa da, eta Espainia mailan dauden sei garagardo maisuen artean dago», azaldu du Emaneurreko Gorka Argaizek. Municheko Garagardo Unibertsitatean lizentziatua da Aldea, Naparbier enpresaren sortzailea eta Gasteizko Kitsch garagardotegiaren jabea. «Garagardotegian 500 garagardo mota ditu, baina Ordiziara hamar ekarriko ditu». Dastaketa pintxoekin uztartuko dute. Txartelak Urdin eta Sugaar tabernetan daude salgai, 20 euroan. Alkiza eta Mayo hizlari Datorren ostiralean, berriz, bi kirolarirekin mahaingurua egingo dute Emaneurrekoek Barrena kultur etxean, 19:00etan. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiari buruz ariko dira hizketan Bittor Alkiza futbolari izandakoa eta Iban Mayo txirrindulari ohia. «Kirola herritarrei gerturatzeko tresna bat da mahainguru tekniko hori antolatzea». Iaz Jose Luis Korta, Axio Araña eta Pedro Garciarekin egin zuten hitzaldia, eta arrakastatsua izan zen oso. Asteburu kulturalari festa giroan emango diote bukaera. Larunbat goizean, hilaren 25ean, Murumendira mendi irteera egingo dute. Arratsaldean bertso-triki poteoa egingo dute, eta iluntzean, 21:00etan, bertso afaria Tximista sagardotegian Iker Zubeldia eta Iban Urdangarinekin. Txartelak [...]
Hilaren 23tik 25era izango da aurten Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala. Ordiziako kirol herrikoia eta euskara bultzatzea dira lagunartearen helburu nagusiak, hori bai, taldearen sorrera agiria Realaren eta futbolaren bueltakoa dela ahaztu gabe.
Gaur zortzi egingo dute lehen ekitaldia D’elikatuz zentroan, 19:00etan hasita: garagardo dastaketa. Javier Aldeak gidatuko du dastaketa. «Gasteizkoa da, eta Espainia mailan dauden sei garagardo maisuen artean dago», azaldu du Emaneurreko Gorka Argaizek. Municheko Garagardo Unibertsitatean lizentziatua da Aldea, Naparbier enpresaren sortzailea eta Gasteizko Kitsch garagardotegiaren jabea. «Garagardotegian 500 garagardo mota ditu, baina Ordiziara hamar ekarriko ditu». Dastaketa pintxoekin uztartuko dute. Txartelak Urdin eta Sugaar tabernetan daude salgai, 20 euroan.
Alkiza eta Mayo hizlari
Datorren ostiralean, berriz, bi kirolarirekin mahaingurua egingo dute Emaneurrekoek Barrena kultur etxean, 19:00etan. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiari buruz ariko dira hizketan Bittor Alkiza futbolari izandakoa eta Iban Mayo txirrindulari ohia. «Kirola herritarrei gerturatzeko tresna bat da mahainguru tekniko hori antolatzea». Iaz Jose Luis Korta, Axio Araña eta Pedro Garciarekin egin zuten hitzaldia, eta arrakastatsua izan zen oso.
Asteburu kulturalari festa giroan emango diote bukaera. Larunbat goizean, hilaren 25ean, Murumendira mendi irteera egingo dute. Arratsaldean bertso-triki poteoa egingo dute, eta iluntzean, 21:00etan, bertso afaria Tximista sagardotegian Iker Zubeldia eta Iban Urdangarinekin. Txartelak 30 euroan daude salgai.














