Ataunen pilates ikastaroa asteartean hasiko da
Ataungo Udalak eta Kutxa-Ikasgelak pilates ikastaroa abiaraziko dute, asteartean, Ataunen. Denera 14 ordu dira, eta ekainaren 12ra arte asteartero ordubete jardungo dute, 18:00etatik 19:00etara, Zelaietako dantza aretoan. Kuota 44 euro ordaindu behar d...
Ataungo Udalak eta Kutxa-Ikasgelak pilates ikastaroa abiaraziko dute, asteartean, Ataunen. Denera 14 ordu dira, eta ekainaren 12ra arte asteartero ordubete jardungo dute, 18:00etatik 19:00etara, Zelaietako dantza aretoan. Kuota 44 euro ordaindu behar da. Ildo berean, apirilean kontserbak egiten ikasteko kurtsoa hasiko da, jakiak ontziratzeko eta izozteko teknikak lantzeko. Hamar ordukoa izango da (50 euro).