Gipuzkoako txapelketako partidak, gaur Lazkaon
LAPKE pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako txapelketako neurketak jokatuko dituzte nagusiki asteburuan. Gaur, 19:00etatik aurrera, Lazkaoko plazako frontoian ariko dira infantilak eta kadeteak; Legazpin, berriz, infantilak eta gazteak, eta Zumarragan...
LAPKE pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako txapelketako neurketak jokatuko dituzte nagusiki asteburuan. Gaur, 19:00etatik aurrera, Lazkaoko plazako frontoian ariko dira infantilak eta kadeteak; Legazpin, berriz, infantilak eta gazteak, eta Zumarragan kimuak. Bihar, Lesakan, Malerrekako txapelketan finalaurrekoa dute Zubizarreta-Martitegik, Goizuetakoen aurka. Bestetik, Lapkek astelehen goizean kirol ekipamendu eta arropa berria aurkeztuko du, eta pilotarien taldeko argazkia aterako dute, inauteriengatik jai baitituzte astelehen-astearteak.