Inauterietako ekintza sorta izango da egunotan
Inauteriak direla eta, herriko ikastetxeek eta kultur taldeek hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaur, 16:00etan, Andramendi Ikastolakoek eta La Salle ikastetxekoek jaialdi bana egingo dute. Bihar, Ostadar dantza taldekoen jaialdia izango da, 11:00eta...
Inauteriak direla eta, herriko ikastetxeek eta kultur taldeek hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaur, 16:00etan, Andramendi Ikastolakoek eta La Salle ikastetxekoek jaialdi bana egingo dute. Bihar, Ostadar dantza taldekoen jaialdia izango da, 11:00etan hasita. 16:00etan berriz, Izartxo aisialdi taldekoek desfilea egingo dute. Alkartasuna Lizeokoek, astearte arratsaldean egingo dute inauterietako desfilea.