Lazkaoko gazteek inauteri festa egingo dute bihar
Berriki indar berriz ekimenak antolatzeari heldu dion Lazkaoko Gazte Asanbladak inauteri festa prestatu du, biharko. Aspaldiko partez, mozorrotuen giroa itzuliko da Lazkaora. Larunbat inautean “zirkoa” jarri dute mozorrotzeko gaitzat. 12:30...
Berriki indar berriz ekimenak antolatzeari heldu dion Lazkaoko Gazte Asanbladak inauteri festa prestatu du, biharko. Aspaldiko partez, mozorrotuen giroa itzuliko da Lazkaora. Larunbat inautean “zirkoa” jarri dute mozorrotzeko gaitzat. 12:30ean aterako dira plazara, eta bertan ibiliko dira gazteak, mozorroak erakusten. 14:30ean bazkaria egingo dute Olaberriko Etxezuri jatetxean —80 lagunetik gora daude izena emanda—, eta arratsaldean borobilduko dute festa, atzera herrigunean. Gauean mozorro onenentzat sariak emango dituzte, 60 eurokoak. Taberna bakoitzean, tabernariei onena iruditzen zaien mozorroak 60 euroko diru-saria jasoko du. Gazte guztiei dei egin diete festara batzeko, “lotsak etxean utzita”.