Lehenengo Stock Azoka antolatu du Bareak merkatarien elkarteak
Beasaingo Bareak merkatarien elkarteak 1. Stock Azoka antolatuko du. Gaur goizean egin dute aurkezpena Beasaingo udaletxean. Bertan esan dutenaren arabera, aukeren azoka hau datorren otsailaren 25ean eta 26an, larunbata eta igandea, hurrenez-hurren, egingo da plaza azpian. Bertan, Aitor Merchan Bareakeko teknikariak esan duenez, “kalitatezko produktuak preziorik onenetan” erosteko aukera izango da. Beste azoka batzuk ere antolatu ditu merkatarien elkarteak, baina hau da, egiten duten mota honetako lehenengoa. salgai jarriko dituzten produktuak denboraldi honetakoak izango dira, “dendetan saldu gabe gelditu dena”, argitu du teknikariak. Hala, dendariek, denboraldia berriko produktuak etorri aurretik, pilatuta gelditu zaiena saltzeko aukera izango dute, eta bezeroek produktuak prezio onagoetan eskuratu ahal izango dituzte. 25 denda Merkatarien elkarteak Bareak elkarteko dendei ez ezik, Beasaingo gainontzeko merkatariei ere zabaldu zieten azokan parte hartzeko deia. Hala, esan dutene, 25 dendak eman dute izena. Guztiak dira Bareak elkarteko kideak, bat izan ezik. Gustura agertu dira antolatzaileak, “eskari asko jaso baititugu eta leku faltagatik askok kanpoan gelditu behar izan zute”. Askotariko produktuak jarriko dituzte salgai: arropa, oinetakoak, eskulan produktuak, bizikletak, barne-diseinuko gauzak, joskintza produktuak, mertzeria, lentzeria, optika gaiak, osagarriak, lurrinak, etxeko produktuak eta kirol arropa eta materiala, besteak beste. Azokaz gainera, Bareak-en stand-a jarriko dute. Honekin, bezeroei eta baita kide ez diren [...]
Beasaingo Bareak merkatarien elkarteak 1. Stock Azoka antolatuko du. Gaur goizean egin dute aurkezpena Beasaingo udaletxean. Bertan esan dutenaren arabera, aukeren azoka hau datorren otsailaren 25ean eta 26an, larunbata eta igandea, hurrenez-hurren, egingo da plaza azpian. Bertan, Aitor Merchan Bareakeko teknikariak esan duenez, “kalitatezko produktuak preziorik onenetan” erosteko aukera izango da.
Beste azoka batzuk ere antolatu ditu merkatarien elkarteak, baina hau da, egiten duten mota honetako lehenengoa. salgai jarriko dituzten produktuak denboraldi honetakoak izango dira, “dendetan saldu gabe gelditu dena”, argitu du teknikariak. Hala, dendariek, denboraldia berriko produktuak etorri aurretik, pilatuta gelditu zaiena saltzeko aukera izango dute, eta bezeroek produktuak prezio onagoetan eskuratu ahal izango dituzte.
25 denda
Merkatarien elkarteak Bareak elkarteko dendei ez ezik, Beasaingo gainontzeko merkatariei ere zabaldu zieten azokan parte hartzeko deia. Hala, esan dutene, 25 dendak eman dute izena. Guztiak dira Bareak elkarteko kideak, bat izan ezik. Gustura agertu dira antolatzaileak, “eskari asko jaso baititugu eta leku faltagatik askok kanpoan gelditu behar izan zute”. Askotariko produktuak jarriko dituzte salgai: arropa, oinetakoak, eskulan produktuak, bizikletak, barne-diseinuko gauzak, joskintza produktuak, mertzeria, lentzeria, optika gaiak, osagarriak, lurrinak, etxeko produktuak eta kirol arropa eta materiala, besteak beste.
Azokaz gainera, Bareak-en stand-a jarriko dute. Honekin, bezeroei eta baita kide ez diren dendei elkartearen inguruko informazioa helarazi nahi zaie. Gainera, haurrentzako gune bat ere izango da azokan, “gurasoek erosketak egiten dituzten bitartean, txikienek ere gozatzeko aukera izan dezaten”, esan du Merchanek. Jolasak eta denbora pasak antolatuko dituzte. Argitu dutenez gainera, datafonoa ere izango da azokan, hortaz, bezeroek erosketak txartelarekin ordaintzeko ez dute arazorik izango.
Esan bezala, Stock Azoka otsailaren 25ean eta 26an egingo da, plaza azpian. Larunbatean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita eta igandean, berriz, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Amaitzeko Iñaki Ibañez Bareak elkarteko presidenteak hartu du hitza. Interesa duten guztiak gonbidatu ditu azokara, eta bide batez, udalarekin izaten ari diren harremana goraipatu du, “oso harreman ona eta erraza izaten ari gara”, esan du, Mari Mar Celaya Komertzio eta Turismo saileko zinegotziak esandakoa berresten zuen bitartean.