Pirritxen eta Porrotxen Lazkaoko ikuskizunerako sarrerak agortu dira
Pirritx eta Porrotx pailazoek Lazkaon iragarri dituzten bi ikuskizunetarako sarrera guztiak bukatu dira. Antolatzaileetakoa den Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, atzo (osteguna) agortu ziren —Gerriko liburu-dendan eros zitezkeen. Hiru egunean saldu...
Pirritx eta Porrotx pailazoek Lazkaon iragarri dituzten bi ikuskizunetarako sarrera guztiak bukatu dira. Antolatzaileetakoa den Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, atzo (osteguna) agortu ziren —Gerriko liburu-dendan eros zitezkeen. Hiru egunean saldu dira, beraz, Areria antzokiko sarrera guztiak; zinema-aretoak 350 bat aulki ditu. Pirritxek eta Porrotxek Tolosako Bonberenea txarangarekin batera egingo dute ikuskizuna. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ez da ohiko ikuskaria izango, txarangak oholtzan parte hartuz egiten dutena baizik. Otsailaren 25ean dira saioak, Arerian, 17:00etan eta 18:30ean. Aurrez, 16:30ean, plazatik antzokirantz kalejiran joango dira.