Stock azoka antolatu du hirugarrenez Ilinti merkatari elkarteak
Legazpiko Ilinti merkatarien elkarteak stock azoka antolatuko du datorren asteburuan. Hirugarrena izango da jada eta otsailaren 25ean, larunbatean egingo da Euskal Herria plazan goizez eta arratsaldez, 9:00etatik 19:00ak arte. Azokan Legazpiko hamahiru dendek hartuko dute parte, eta askotariko produktuak jarriko dituzte salgai. Besteak beste, arropa, oinetakoak, osagarriak, barne-jantziak, etxerako oihalak eta papergintza produktuak. Guztiak kalitatezko produktuak izango dira, aparteko prezioak izango dituztenak. Aurreko urteetan izandako arraska errepikatzea espero dute merkatariek. Bezeroak eta dendariak elkarrengandik gertuago egotea da azokaren helburuetako bat, antolatzaileek esan dutenez. Horretaz gainera dendariei pasatako denboraldian saldu ez dituzten eta biltegian dituzten produktuak ateratzeko aukera ematen die. Aurreko azokak 2008an eta 2010ean egin zituzten, eta aurtengoa hirugarrena izango da. Stock azokan parte hartuko duten dendak: Lorea, Susi, Txairo, Mirentxu, Nuñez, Poxpolin, Urkiola, Jokiñe Lentzeria, Urzelai oinetakoak, Maitia oinetakoak, Neikas, Egoki eta Apatxo.
Azokan Legazpiko hamahiru dendek hartuko dute parte, eta askotariko produktuak jarriko dituzte salgai. Besteak beste, arropa, oinetakoak, osagarriak, barne-jantziak, etxerako oihalak eta papergintza produktuak. Guztiak kalitatezko produktuak izango dira, aparteko prezioak izango dituztenak. Aurreko urteetan izandako arraska errepikatzea espero dute merkatariek.
Bezeroak eta dendariak elkarrengandik gertuago egotea da azokaren helburuetako bat, antolatzaileek esan dutenez. Horretaz gainera dendariei pasatako denboraldian saldu ez dituzten eta biltegian dituzten produktuak ateratzeko aukera ematen die.
Aurreko azokak 2008an eta 2010ean egin zituzten, eta aurtengoa hirugarrena izango da.
Stock azokan parte hartuko duten dendak: Lorea, Susi, Txairo, Mirentxu, Nuñez, Poxpolin, Urkiola, Jokiñe Lentzeria, Urzelai oinetakoak, Maitia oinetakoak, Neikas, Egoki eta Apatxo.