Larunbat inaute alaia eta argia, Goierri osoan
Inauterietako hirugarren eguna ari dira ospatzen, gaur, Goierriko herri askotan. Aurreko bi egunak batez ere ikastetxeetako haurrek hornitu dituzte, eta asteburuarekin batera helduagoak ere batu dira festara. Seguran, esate baterako, Hartzaren Esnaera egin zuten atzo. Gaur ere inauteri giroa bada plazan, jolasak, mozorrotuen topaketa eta ekitaldiak egin baitituzte eguerdian.
Bestetik, Urretxuko Lurra dantza taldeak ere garaiz ekin dio larunbat inauteari. Aspaldiko ohitura den etxerik etxeko erronda 09:00etan hasi dute. Aurten, lehenbiziko aldiz, Urretxuko udaletxearen aurrean egin dute aurreneko dantza, eta gero abiatu dira baserrietara. Tuterako polka dantzatu dute dantzariek etxe bakoitzaren atarian, mozorro koloretsuz jantzita. Goierrin, etxez etxe inaute eskean ibiltzeko ohituraren azken aztarna da Urretxun mantentzen dutena.
INAUTERIEZ GEHIAGO
Erlazionatutako edukiaInauteriak bete-betean iritsi dira Goierrira